HIFI-ELEMENTS proiektuaren ematea

Atzealdea

HIFI-ELEMENTS proiektuaren ematea

Emakida

HIFI-ELEMENTS proiektuaren ematea

2016·11·09

$titulo.getData()


Europar Batasuneko Horizon 2020 Programa Markoak HIFI-ELEMENTS; High Fidelity Electric Modelling and Testing proiektua finantziatu du, "H2020-GV-2016-2017" deialdiaren barruan, 769935 erreferentziarekin.

 

Web orrialdea

Informazio orokorra

  •  Hasiera eta amaiera datak: 2011ko urriak 1 - 2020ko irailak 30
  •  Onartutako aurrekontua eta diru-laguntza (Guztira): 7.532.318,75 € eta 7.532.318,75 €
  •  Proiektua koordinatzen duen enpresa: FEV EUROPE GMBH (Alemania)

Helburua

Produktu autopropulsatuen garapen zikloaren baitan gero eta maizago ezartzen ari dira proba birtual eta heterogeneoak, osagai, modulu eta ibilgailu mailako simulazioen bitartez, eta Hardware in the Loop deritzen saiakuntza bankuen bitartez; hori posible bada, gero eta konputazio ahalmen handiagoak eta komunikazioen banda zabalera handiagoak erabil daitezkeelako da.

Esparru honetan hainbat estandar (FMI, ASAM, XiL, API) ezarri badira ere, ereduak zatika sortzen dira oraindik: simulazioak sortzeko, kudeatzeko eta gauzatzeko domeinu zehatzentzako berariazko tresnak baliatzen dira; ez dago interfaze funtzionalen edukientzako estandarizaziorik (FMIk formatua estandarizatzen du); eskalagarritasun txikia dute. Zatiketa horren ondorioz, ahaleginak errepikatzen dira,  hainbat bider sortzen baitira osagai edo sistema berberarentzako ereduak.

HiFi-ELEMENTSek zatiketa horri helduko dio, bi mekanismo nagusi baliatuz: Lehenik eta behin, e-drive osagai arruntentzako (e-makina, inbertsorea, bateria, DC/DC bihurgailua, kudeaketa termikorako sistema) interfaze ereduak estandarizatzeko gomendio bat garatu, baliozkotu eta argitaratuko dugu, eta dagoeneko existitzen diren ereduekin bateragarriak diren bertsioak inplementatuko ditugu. Bigarrenik, lan korronte jarraitua inplementatuko dugu, dagoeneko existitzen diren tresnen bertsio zabalduak elkarren artean lotuko dituena (datuak kudeatzeko eredu/tresna bat eta MiL eta HiL inguruneetarako baterako simulazio tresna bat), eta ahaleginak murrizteko metodo automatizatuekin osatuko dena, ereduen parametrizaziorako eta proba kasuen sorrerarako.

 Estandarizatutako ereduen eta lan korrontearen baliozkotzea industrian garrantzitsuak diren 4 erabilera kasutan egingo da, propultsio tren elektronikoen eta ibilgailu elektrikoen garapenean ohikoak diren 4 eszenario irudikatuz. Proiektua amaitzen denean interfazerako gomendioak eta lan korronteentzako metodoak ezagutzera emango dira, ibilgailu elektrikoen industrian erabil daitezen. Partzuergoko kideek asko erabiltzen dituzte proba birtualak, eta proiektuaren emaitzak zuzenean erabiliko dituzte; tresnak saltzen dituzten kideek berriz, emaitzak ustiatu egingo dituzte, software zabalduko tresnak merkatura eramanez.

 

Erlazionatutako albisteak

pdf

HIFI-ELEMENTS, un proyecto de calado en el ámbito del vehículo eléctrico. (2018ko Udaberria, 6. orrialdea)