Hezkuntzan ikasten jarraitzeko, profesionalei zuzendutako eskaintza 2022 urterako
Hezkuntzan ikasten jarraitzeko, profesionalei zuzendutako eskaintza 2022 urterako
Hezkuntzan ikasten jarraitzeko, profesionalei zuzendutako eskaintza 2022 urterako
Hezkuntza arloko profesionalei eta gradua bukatu berria dutenei zuzenduta, hainbat ikastaro labur, diploma eta bigarren aipamen eskainiko ditu, 2022an egiteko, Mondragon Unibertsitateak. Gradua bukatu berri dutena
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hezkuntzan ikasten jarraitzeko eskaintza akademikoa aukeztu du. Bereziki, lanean ari diren profesionalei eta gradua bukatu berria dutenei dago zuzenduta eskaintza. Ikastaro guztiak 2022 urtean hasi eta bukatzeko modukoak dira, eta modalitatea eta iraupen desberdinekoak daude. Denetatik dago: ikastaro laburrak, unibertsitate diplomak, graduko bigarren aipamenak…
IKASTARO LABURRAK
- Ikasleeen irteera profila hezkuntza eraldatzeko oinarri gisa (25 ordu. online). Ikastaro honekin hausnartuko duzu XXI. mendeko ikasleen irteera profilaz, eta jabetuko zara irteera profil horrek nolako garrantzia daukan edozein etapatan eraldaketa prozesuak abian jartzeko orduan.
- Ikastaroa Ko-dozentzia bidezko esperientzia gelan (20 ordu. online). Nahi duzu ikasi diseinatzen ko-dozentzia esperientziak? Online ikastaro honen bidez, ko-dozentzia praktika onak ezagutuko dituzu.
AIPAMEN BERRIAK
Bi aipamen berri eskainiko ditugu urtarriletik ekainera egiteko eta modalitate erdi-presentzialean. Ikastaro hauen aurrez aurreko saioak emango dira Eskoriatzako campusean, ostiral arratsaldean (17:00tatik 21:00etara) eta larunbat goizetan (09:00retatik 13:00etara).
- Psikomotrizitatea: bigarren aipamena Hezkuntzan. (30 ECTS. Erdi-presentzial). Aipamen honekin ezagutuko dituzu haurraren garapen psikomotorearen gakoak eta ikasiko duzu behar horiei erantzuten. Gainera, trebatuko zara haurraren mugimendu librea zein jolasa behatzen eta interpretatzen.
- Entzumena eta Mintzaira: Bigarren aipamena Hezkuntzan. (30 ECTS. Erdi-presentzial). Entzumena eta Mintzaira aipamen honek eskainiko dizkizu behar dituzun tresna eta baliabide guztiak erantzuteko ikasleek gelan izan ditzaketen hizkuntza eta komunikazio beharrei.
UNIBERTSITATE DIPLOMA
- Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Unibertsitate Espezializazio Diploma (ROL). (30 ECTS. Erdi-presentzial). Ikaskuntzaren lidergoa hartzeko eta ikaskuntza errazteko prestakuntza jaso nahi baduzu hezkuntzan egiteko, pentsatzeko eta ikasteko modu berrien bitartez, bai ikasgelan, bai ikastetxearen aldaketaren kudeaketan, hau da zure ikastaroa.
IKASTARO LABURRAK + WORKSHOP PRESENTZIALAK
Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterrak (Lit) hainbat ikastaro labur antolatu ditu 2022 urtean. Online modalitatean eskainiko diren 6 ECTSko ikastaroak osatuko dira Bilbao AS Fabrik-en emango diren saio presentzialekin. Ikastaro labur hauek gazteleraz izango dira eta TeamLabs-ekin batera antolatu ditugu.
- Aprender a convivir.
- Facilitación en entornos híbridos.
- Cambios en la Institución Educativa.
- Investigación cualitativa.
- Innovación procesos enseñanza-aprendizaje.
- Facilitación en entornos digitales.
Informazio gehiagorako
idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
943 71 31 40