Kultur-eragileak behar diren bi arlotara bideratutako ikasketak
Kultur-eragileak behar diren bi arlotara bideratutako ikasketak
Kultur-eragileak behar diren bi arlotara bideratutako ikasketak
Euskal Kulturaren Eragiltzea masterra hiru bloketan antolatuta dago. Lehenik kulturaren egoera eta galdegai orokorrak lantzen dira; bigarrenik, hezkuntzan dituen erronkak aztertzen dira; eta, hirugarrenik, kultur-politiketan jartzen da arreta.
Euskal Kulturaren Erabiltza masterra hiru bloketan antolatuta dago. Lehenik kulturaren egoera eta galdegai orokorrak lantzen dira; bigarrenik, hezkuntzan dituen erronkak aztertzen dira; eta, hirugarrenik, kultur-politiketan jartzen da arreta.
Aurrez aurreko saioak eta lan autonomoa tartekatuta, Euskal Kulturaren Eragiletza masterrak kulturaren egoeraren diagnosia eta erronkak jartzen ditu mahai gainean. Euskal kultura euskararen biziberritzeko prozesuaren ezinbesteko zutabe gisa ulertzen da. Hargatik, masterraren lehen hilabeteetan, kultura esplikatzen da euskararen egoera soziolinguistikoan eta gizarte garaikidearen testuinguruan. Halaber, euskal kulturaren eta kulturgintzaren ibilbidea eta etorkizuneko erronketan sakontzen da.
Bigarren blokeak kulturak hezkuntzan izan behar duen lekuari begiratzen dio. Kulturaren oinarri pedagogikoak eta curriculumaren euskal dimentsioa lantzen dira, bai edukien aldetik, bai didaktikaren aldetik. Ikastetxeen kultur proiektuak diseinatzen dira bloke horretan.
Hirugarrenik, kultur-politikak barnatzen dira, bai erakunde publikoenak, bai enpresenak, eta, bereziki, herrigintzatik sortzen direnak. Kultura sortzearen eta kontsumitzearen arteko dikotomia aztertzen da edota kulturgintzaren etorkizunerako estrategiak lantzen.
Hori guztia guztia borobiltzeko, Master Bukaerako Lana egiten dute ikasleek, euskal kulturgintzaren etorkizuneko gakoez ikertzeko helburuarekin, masterrari lotutako ikerketa-taldearekin bat.