Hezkuntza digitalak dakartzan erronka eta aukerei buruzko jardunaldia, Bilbon, maiatzaren 16an
Hezkuntza digitalak dakartzan erronka eta aukerei buruzko jardunaldia, Bilbon, maiatzaren 16an
Hezkuntza digitalak dakartzan erronka eta aukerei buruzko jardunaldia, Bilbon, maiatzaren 16an
Bilbao AS Fabrik-en egingo den ekitaldian, modu positiboan jarriko da fokua digitalizazioak hezkuntzari eskaintzen dizkion aukeretan.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Hezkuntza digitala: aukerak eta erronkak jardunaldia antolatuko du, maiatzaren 16an, Bilbao AS Fabrik-en. Jardunaldian, mahai-gainean jarriko dira da digitalizazioak hezkuntzari eskaintzen dizkion aukerak eta erronkak. Ekitaldia irekia izango da, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute.
- Eman izena: Hezkuntza digitala: aukerak eta erronkak
Hezkuntza digitala: aukerak eta erronkak
Hezkuntzaren eta teknologia digitalaren arteko harremanean urratsak ematen ari gara: curriculum berriak konpetentzia digitala funtsezko konpetentzia gisa jasoko du eta, gainera, irakasleen profilean digitalizazioarekin lotutako gaitasuna pisua hartzen doa. Horren aurrean, askotan, arrisku eta ondorio txarretan jartzen dugu arreta. Jardunaldi honek hausnarketa eraikitzailea egin nahi du eta fokua jarri digitalizazioak hezkuntzari eskaintzen dizkion aukeretan eta erronketan.
Egitaraua
- 10:00 Ongi etorria.
- 10:15 Hitzaldi nagusia: Cristina Sánchez Romero (UNEDeko irakasle eta ikertzailea).
- 11:00 Kafea.
- 11:30 Solasaldia aditu, ikasle eta gurasoekin:
- Cristina Sánchez Romero (UNEDeko ikertzaile eta irakaslea).
- Amaia Arroyo Sagasta (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzailea).
- 12:30 Itxiera.