Herri kirol topaketa

Atzealdea

Herri kirol topaketa

Herri kirolak

Herri kirol topaketa

Arrasateko Rugby taldeak (ART) jartzen duen garagardo festako herri kirol topaketa antolatu genuen.

2024·06·03

$titulo.getData()


Pasa den asteko ostegunean, Arrasateko Rugby Taldeak antolatutako garagardo festako herri kirol topaketaren antolaketan parte hartu genuen. 

Bertan, guztira 3 taldek hartu zuten parte, Mondragon Unibertsitateko talde bat eta Arrasate Rugby taldeko beste 2 talde lehiatu zirelarik. Topaketak herriko plazan ikusmin handia sortu zuen; topaketaren lehen zatian talde bakoitzak lokotxak, ingudea, trontza, harri jasoketa eta giza froga egin zituen eta bigarren zatian talde guztiak sokatiran aritu ziren erronka gisa.

Hemen duzue topaketaren argazki bilduma ikusgai. Goiena eta Mondraberri-ko albisteak ere ikusgai.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!!