Euskalitek HCD Facility Tool Plataforma aukeratu du 2022ko kalitatearen Europako astearen barruan jardunbide egokitzat
Euskalitek HCD Facility Tool Plataforma aukeratu du 2022ko kalitatearen Europako astearen barruan jardunbide egokitzat
Euskalitek HCD Facility Tool Plataforma aukeratu du 2022ko kalitatearen Europako astearen barruan jardunbide egokitzat
HCD Facility Tool plataformak erakundeei eguneroko arazoak konpontzen laguntzea du helburu, inplikatutako pertsonengan arreta jarriz.
Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroko -DBZ- ikertzaileek garatutako HCD Facility tool plataforma Euskalitek hautatu du jardunbide egoki gisa, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen Kongresuaren barruan, kudeaketa aurreratuaren eta pertsonen blokean aurkezteko, urriaren 20an, ostegunez.
Pertsonengan Oinarritutako Diseinua edo Human Centered Design (HCD) sormen-prozesua da. Bertan arazoak konpontzeko, prozesuak hobetzeko eta berritzeko garaian, pertsonak dira foku nagusia. Horrela, inplikatutako pertsonak (barnekoak eta kanpokoak) tartean sartuz, konponbideren bat bilatzeko beharrak ezagutu eta ulertzeko aukera ematen du. Horrela, erakundeek beren lehiakortasuna hobetzen dute eta berrikuntzarantz egiten dute aurrera.
Gero eta gehiago dira HCDaren onura horiek ezagutzen dituzten enpresak. Batzuk gure ingurunean bertan aurkitzen ditugu:
- EROSKI: HCDaren aplikazioa ekipo industrialak gaitzeko, mantentze prebentiboan zentratuta.
- CVL (CERRAJERÍA VALLE LÉNIZ): HCDaren aplikazioa ekoizpena hobetzeko.
- ORONA: HCDaren aplikazioa barne-prozesuak hobetzeko.
- EMUN: HCDaren aplikazioa proiektuak esleitzeko prozesua hobetzeko.
- HEMEN GARBIKETAK: HCDaren aplikazioa bajak kudeatzeko prozesua hobetzeko eta langileen artean pertenentzia-sentimendua sustatzeko.
- ALKAR HYDRAULICS: HCDaren aplikazioa, sail teknikoaren eta muntaiaren arteko komunikazioa hobetzeko.
HCD Faclity Tool pertsonen diseinua (HCD) erakundeen egunerokoan integratzeko helburuarekin sortu zen, arazoak konpontzeko ikuspegi berri gisa. Horrela, inplikatutako pertsonen parte-hartzea sustatzen du (barnekoak eta kanpokoak) eta parte-hartze maila ebaluatzen du.
JARDUNALDIA
Pertsonengan oinarritutako diseinua esperimentatu nahi baduzu, zure erakundean aplikagarria den erabakitzeko:
Esperimentazio jardunaldia Urriaren 28a
Arrasate (9:00-12:00)
Plaza Mugatuak
Jardunaldi hau HCD Facility Tool IV proiektuaren barruan dago.
Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen Kongresua
Plataforma eta bere eredua hainbat sektore eta tamainatako 14 enpresak erabili dute, eta Euskalitek Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen Biltzarrean sartu du. Kongresuan, Ferraguinoxeko Dani Peñasek HCDn izandako esperientzia azalduko du, urriaren 20an, Euskaldunan. Inskripzio irekia.