Hasi da Mondragon Unibertsitatearen ordezkaritza Espainiako Unibertsitate txapelketetan

Atzealdea

Hasi da Mondragon Unibertsitatearen ordezkaritza Espainiako Unibertsitate txapelketetan

Espainiako Unibertsitate Txapelketak 2025

Hasi da Mondragon Unibertsitatearen ordezkaritza Espainiako Unibertsitate txapelketetan

Asteburu honetan izan dira hipika eta igeriketako txapelketak eta hiru ikasle izan dira gure ordezkariak. Laster izango da gainontzeko jokamoldeen txanda.

2025·04·10

$titulo.getData()


Urtero bezala, martxoa eta maiatza bitartean 2025eko Espainiako Unibertsitate txapelketak jokatzen ari dira. Aurtengoan, Madril autonomi erkidegoko unibertsitate ezberdinek antolatzen dituzte hauek, CSD-ren laguntzarekin. 

Gure aldetik, banakako hainbat kiroletan hartuko dugu parte. Gure ordezkaritza izan dugun lehenak, hipika eta igeriketa jokamoldeak, pasa den asteburuan izan dira.

  • Hipika (emakumezkoen oztopoen proba). Madrid. Ane Aizpuru Ruiloba (4.sailkatu zen, 3.arekin berdindu ondoren). Emaitzak
  • Igeriketa gizonezkoak. Pablo Espejo (50m y 100m braza estiloan y 50m bizkar estiloan) eta Urko Zugazaga (100m y 200m estilo librean). Ver resultados
  • Ordezkaritza izango dugun gainontzeko jokamoldeak: atletismoa, taekwondo, triatloia eta saskibaloia.

Txapelketen argazki eta bideo batzuk ikusgai dituzue gure bilduman.

Eskerrik asko Mondragon Unibertsitatearen izenean estatuko txapelketetan parte hartuko duzuen guztioi!! 

Irudi galeria