Azala espazioan egindako saioekin, abian jarri dute Lit Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren hirugarren edizioa

Atzealdea

Azala espazioan egindako saioekin, abian jarri dute Lit Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren hirugarren edizioa

Lit masterra

Azala espazioan egindako saioekin, abian jarri dute Lit Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren hirugarren edizioa

Masterra hasi da Arabako Azala sormen espazioan egindako astebukaerako workshop-arekin. Aurtengoa da Lit masterraren hirugarren edizioa.

2021·09·27

$titulo.getData()


Azala sormen espazioan egindako saioekin hasi da Lit Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren hirugarren edizioa. 

 

Lasierran egin zen workshopean, Lit esperientzia gertutik bizitzeko eta elkar ezagutzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek. Saioak hiru multzo handiren bueltan antolatu ziren:

 

Lit experience

Lehen urrats honetan, fokua jartzen da ikaskuntza-esperientziaren parte diren pertsonengan. Proposatzen den helburua da, kide bakoitzaren bizitza historiaren bitartez,  panoramikoa bat osatzea programarekin duten motibazioaz eta konexioaz. Alegia, parte-hartzaileek ulertzea zergatik dauden Lit-en eta zein den bizi nahi duten eraldaketa, masterrak proposatzen duen bidaian.

 

Team Building

Bigarren multzoan, taldea indartzeko hainbat teknika landu zituzten. Saioen helburu nagusia izan zen bertaratuek esploratzea talde-lanaren potentziala eta bizitzea garapen prozesu kolektiboa.

 

Think up projects

Ekintzara pasatzeko unea izan zen: proiektuan zentratzeko unea. Hirugarren multzo honetan, parte-hartzaileek proiektuen ideia berriak sortu zituzten; horretarako, lan egin zuten hiru elementu batzen zituzten ideia-tresnekin: trebetasunak, arazo posibleak eta joera soziokulturalak.

 

Lit, Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra, dago diseinatuta elkarlanean Mondragon Unibertsitsitatearen eta TeamLabs-en artean.

 

Hemen daude ikusgai Azala sormen gunean egindako argazkiak:

 
Lit, 2021-2022