Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Unibertsitateak merkataritza-berrikuntzarako bederatzi proposamen aurkeztu dituzte Market Berri programaren barruan

Atzealdea

Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Unibertsitateak merkataritza-berrikuntzarako bederatzi proposamen aurkeztu dituzte Market Berri programaren barruan

Market Berri Programa

Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Unibertsitateak merkataritza-berrikuntzarako bederatzi proposamen aurkeztu dituzte Market Berri programaren barruan

Euskadiko enpresetan merkataritza-berrikuntza sustatzeko Market Berri programa amaitutzat eman da

2024·07·11

$titulo.getData()


Euskadiko enpresetan merkataritza-berrikuntza sustatzeko Market Berri programa amaitutzat eman da. Mondragon Unibertsitateak Mondragon Team Academyren bitartez abian jarritako ekimena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babestua, bederatzi ekimen ekintzaileren aurkezpenarekin amaitzen da, hilabete hauetan zehar beren ideiak garatzeko mentoriak eta aholkularitzak jaso dituztenak. Ekitaldia Oñatin egin da, eta bertan izan dira Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa eta, Elena Moreno, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendaria.

Programaren garapena berrikuntza, enpresen sorrera eta talde ekintzaileen garapena sustatzeko beharretik sortu da, bai Europa mailan, bai mundu mailan. Horretarako, hilabete hauetan Market Berri ekimena jarri da ikasleen eskura, euskal enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko proiekzioa bultzatzeko.

 

 

Hautatutako proiektuak

Hautatutako bederatzi proiektuak Oñati, Irun eta Bilboko laborategietako LEINN Graduko (Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza) 2., 3. eta 4. mailako ikasleek garatu dituzte, eta horrek guztiak merkataritzarako ikuspegi berritzaileak islatzen ditu. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

1. Adimen artifizialean oinarritutako "irudiak bilatzeko motorrak", online aurkitutako erreferentzietatik abiatuta tokiko dendetan produktuak aurkitzea errazten dutenak.

2. "Merkataritzari metabertsoa aplikatzea", ingurune birtualetan erosketa-esperientzia berriak sortuz.

3. "Iraunkortasuna eta ingurumen-kontzientzia", ekitaldiak eta lehiaketak antolatuz, ingurumen inpaktua eta kontzientzia sortzeko hainbat eragilerekin elkarrekin sortuz.

4. "Saltokien eraldaketa digitala", bezeroen eta denden arteko elkarreragina errazten duten abatar desberdinak erabiliz.

5. "Akonpainamendu digitaleko plataformak", tokiko merkataritzaren eskaintza erraz eta ulergarri egiten dutenak.

6. "Tokiko erosketetarako rider-zerbitzuak", adinekoei, mendeko pertsonei eta beste erabiltzaile batzuei tokiko produktuak eskuratzea erraztuz.

7. "Dendetan aisialdiko esperientziak sortzea", tokiko merkataritzaren eta herriaren historiarekin lotutako erronkei irtenbidea emanez.

8. "Belaunaldi-erreleboa negozioetan", "matching" eginez beren negozioa erretiroagatik eskualdatu nahi duten merkatarien eta ekintzaile gazteen artean.

9. "Erosketa-esperientzien gamifikazioa", pelikuletan oinarritutako dinamiken bidez merkataritzarekin elkarreragiteko modu berri bat eskainiz.