GipuzkoHarrok bideo-lehiaketaren bigarren edizioko sariak banatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

GipuzkoHarrok bideo-lehiaketaren bigarren edizioko sariak banatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

GipuzkoHarrok lehiaketa

GipuzkoHarrok bideo-lehiaketaren bigarren edizioko sariak banatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Guztira, 53 bideo aurkeztu dira lehiaketara. Lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egin da, eta Laboral Kutxaren babesa izan du.

2024·05·24

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak GipuzkoHarrok lehiaketako sariak banatu ditu, etorkizuneko langileen enplegagarritasuna bultzatzeko. Lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egin da eta Laboral Kutxaren babesa izan du. Halaber, helburu izan ditu etorkizuneko langileen enplegagarritasuna indartzeko programa bat diseinatu eta gauzatzea, eta GipuzkoHarrok lehiaketa ebaluatu eta garatzea. Guztira 51 lan aurkeztu dituzte parte-hartzaileek.

 

 

Ekitaldian bost sari banatu dituzte Marije Etxaniz Laboral Kutxako komunikazio zuzendariak, Endika Palacio Laboral Kutxako talentuaren arduradunak eta Joserra Vitoria Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileak: bi sari 18 urtetik gorakoen kategorian eta beste bi 18 urtetik beherakoenean. Lehen kategoriako lehen saria, 700 eurokoa, Ane Odriozola, Oihan Loiti eta Irati Lizarraldek jaso dute, ‘GIPUZKOHARROAGOA’ lanarekin, eta bigarrena, 300 eurokoa, Lide Gorosabel eta Ainhize Zurinagak osatutako taldearen ‘Gipuzkoako enpleguaren etorkizuna zuen eskutik’ bideoarentzat izan da.

 

Bestalde, bigarren kategorian, 18 urtetik beherakoenean, 500 euroko lehen saria Urko Muela eta Jokin Muelak irabazi dute, ‘Nola izan arrakasta Gipuzkoako Etorkizuneko enpleguan’ lanagatik; 200 euroko bigarrena, berriz, Inar Belar, Oier Armendia eta Aaron Sierrarentzat izan da, ‘Denboraren Makina’ bideoarekin. Azkenik, Amets Anduezaren ‘Eraldatzeko prest’ bideoari 300 euroko sari berezia eman dio lehiaketak. Entrega-ekitaldia atzo izan zen, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean.

 

Etorkizuneko langileen enplegagarritasuna indartzeko proiektua

 

Proiektuaren xede nagusia da Gipuzkoan bizialdi osoko ikaskuntzarako sistemaren rola eta enplegagarritasuna indartzea. Proiektuak aintzat hartzen du enplegagarritasunaren hezkuntza lan munduratzea baino lehen hasten dela. Halaber, garrantzitsutzat jotzen ditu bizitza osoan zeharreko ikaskuntza, gaitasun giltzarrien edota zeharkakoen garapena eta bizitzen ari garen trantsizioek dakarten testuinguruaren ulermena.

Enplegatzen proiektuak tailer bat eta escape room bat eskaintzen ditu ikastetxeetan etorkizuneko langileen enplegagarritasuna lantzeko. Alde batetik, baliagarriak dira etorkizun hurbileko langileen gaitasun giltzarriak (malgutasuna, konpromisoa, ikaskuntza, herritartasun aktiboa edo orientazioa) lantzeko. Beste aldetik, lagunduko dute ulertzen bizi ditugun trantsizioek dakartela bestelako agertoki bat Gipuzkoarako.

 

“GipuzkoHarrok” lehiaketa

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileek lideratutako proiektuak izaera praktikoa dauka, alegia, ez du bakarrik izaera teorikoa edo diseinu mailakoa izango. Horregatik, tailerra diseinatzeaz gain, ekintzak antolatu dira hainbat ikastetxetan. Horren osagarri da “GipuzkoHarrok” lehiaketa. Bertan, nolabaiteko prospekzio lana eskatuta, ikus-entzunezkoen bidez etorkizuneko Gipuzkoa islatu behar izan dute parte-hartzaileek. GipuzkoHarrok proiektuaren barruko lanketan ia 2.000 ikasle aritu dira: programan 13 ikastetxek, Lanbide Heziketako hiru zentrok eta hiru unibertsitate-campusek parte hartu dute.

 
GipuzkoHarrok 2024