Aretxabaletako campusean aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako “Gazteak mugitzen dira!” lehiaketa

Atzealdea

Aretxabaletako campusean aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako “Gazteak mugitzen dira!” lehiaketa

Aurkezpena

Aretxabaletako campusean aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako “Gazteak mugitzen dira!” lehiaketa

Ekitaldian parten hartu dute Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatuak, Eluska Renedo-Illarregi Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren zuzendariak eta Nagore Ipiñak Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak.

2021·09·23

$titulo.getData()


Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako lehendakariak, Eluska Renedo-Illarregi Agintaritzako zuzendariarekin eta Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoarekin batera, «Gazteak mugitzen dira!» kanpaina aurkeztu du gaur goizean, Aretxabaletako campusean.

 

 

 

14 eta 25 urte bitarteko MUGI txartelaren erabiltzaileei zuzenduta dago. Ikus-entzunezko lehiaketa horrek irailaren 22tik urriaren 8ra arte iraungo du, eta sare sozialetan partekatutako argazki eta bideoen bidez jasoko du gazteek mugikortasun iraunkorrari buruz duten ikuspegia, #BiziMugi #GazteTxartela traola erabiliz. 

 

Ekimena Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin batera antolatu da, eta, amaitzeko, MUGI txartelean 20 euroko 75 karga zozketatuko dira parte-hartzaileen artean. Argazki onenaren eta bideorik onenaren saria, bestalde, bizikleta elektriko bat izango da.

 

Rafaela Romero diputatuak azaldu duenez, urriaren 15ean irabazleen izenak emango dira ezagutzera, eta une horretatik aurrera, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko ikasleek proiektu bat egingo dute lehiaketan jasotako bideo eta argazkietan oinarrituta. Eskertu egin du lankidetza hori, eta, esan duenez, "gazteengana hurbilduko gaituzten sinergiak sortzea espero dugu".

 

Romerok adierazi duenez, ekintza horren helburua bikoitza da: "Gazteen konplizitatea lortu nahi dugu mugikortasun jasangarriaren inguruan, eta haiek izan daitezela garraio publikoa, bizikletaren erabilera eta oinezkoentzako bideak ikuspegi baliotsutik sustatzen lagunduko digutenak".

 

Bestalde, Gipuzkoako Garraio Agintaritzako zuzendari Eluska Renedo-Illarregik adierazi duenez, "Gipuzkoako Garraio Agintaritzak garraio publikoaren erabilera bultzatzen lan egiten du fronte guztietatik, MUGIren bidez eta Gipuzkoako operadore integratu guztiekin lankidetzan. Alde horretatik, gazteak dira gure MUGI txartelaren preskriptore onenak gure sare sozialetan, gure fandom dira, eta haiekin hitz egin nahi dugu etorkizun horri buruz. Hori da ekimen honen helburua". 

 

Nagore Ipiñak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak, proiektuan parte hartzeko gonbidapena eskertu du, eta gaineratu duenez, "lankidetza guztiz bat dator Mondragon Unibertsitateak Ikus-entzunezko Komunikazioko graduarekin defendatzen dituen balioekin: sormena eta gizarte-konpromisoa bateratzea. Kasu honetan, mugikortasun jasangarria bultzatzeko konpromisoa; oso gai garrantzitsua eta, gainera, ikasleen mundutik oso hurbil dagoena".