Azaroaren 9an, Gastroeducation, Gastronomiako Hezkuntzaren Nazioarteko Jardunaldiaren bigarren edizioa

Atzealdea

Azaroaren 9an, Gastroeducation, Gastronomiako Hezkuntzaren Nazioarteko Jardunaldiaren bigarren edizioa

Gastroeducation

Azaroaren 9an, Gastroeducation, Gastronomiako Hezkuntzaren Nazioarteko Jardunaldiaren bigarren edizioa

Online egingo den ekitalia hasiko da 16:00etan. Bigarren edizioko gaia: Nolakoa da biharko chef-a?

2021·11·02

$titulo.getData()


Azaroaren 9an, Nolakoa izango da biharko chef-a? izenburupean, Gastronomiako Hezkuntzaren nazioarteko bigarren jardunaldia antolatuko dute Basque Culinary Centerrek eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Ekitaldian jorratuko dituzte gastronomiaren etorkizuneko hezkuntzarako behar berriak. Jardunaldiak ordubeteko iraupena izango du, 16:00etatik 17:00etara.


Anaïs Iglesias eta Arantza Mongelos Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan Unibertsitate Masterreko koordinatzaileek gidatuko dute ekitaldia. Honako parte-hartzaileak izango ditu jardunaldiak: Xanty Elias sukaldaria eta Los niños se comen el futuro proiektuaren sortzailea, Constanza Días del Castillo Diseinatzaile eta Zientzilari Gastronomikoa eta Héloïse Vilaseca El Celler de Can Rocako Berrikuntza eta Ikerketako zuzendaria, Karissa Becerra eta Eugenio Astigarraga.