Finlandiako Unibertsitatetik Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikora bisitan

Atzealdea

Finlandiako Unibertsitatetik Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikora bisitan

BISITA

Finlandiako Unibertsitatetik Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikora bisitan

VAMK Finlandiako Unibertsitatearen bisita

2024·06·03

$titulo.getData()


Joan den astean Finlandiako VAMK-tik (Vaasa University of Applied Sciences) bisita bat izan genuen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan. Orain dela gutxi sinatu da beraiekin hitzarmena eta gure unibertsitatea hurbiletik ezagutzeko etorri dira. Diseinuko jendearekin ere elkartu ziren ikerketa arloan kolaborazio posibleak aztertzeko.

Etorritako pertsonak:

  • Elina Martin, Director of the School of Business.
  • Mira Grönvall, Director of the School of Technology
  • Miia Lammi, Development Manager
  • Tuija Tammi, Head of International Affairs

Otsailean bi unibertsitateen arteko hitzarmena sinatu zen. Hitzarmenari esker eskolako ikasleek unibertsitate horretara joateko aukera izango dute mugikortasun programa baten barruan eta hango ikasleek gurera etortzeko aukera egongo da.

Horretaz aparte, hitzarmenak irakasleen eta ikerlarien arteko mugikortasuna egotea ere sustatzen du. Bisitan, unibertsitatearen eta ingeniaritza fakultatearen aurkezpena egin zitzaien gonbidatuei eta Iturripeko, Galarretako eta Garaiako eraikinak bisitatu zituzten.

Bestalde, Iker Legarda eta Ganix Lasa unibertsitateko diseinu arloko ikerlariekin bildu ziren diseinuaren arloan egiten diren ikerketen inguruan hitz egiteko eta proiektuak partekatzeko. Interes komunak egon daitezkela ikusi zuten eta lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten.