Bukatu da pertsonen zaintza eta arreta berrikuntza teknologikoaren ikuspegitik lantzen dituen ZAINTZEKO-I proiektuaren pilotajea

Atzealdea

Bukatu da pertsonen zaintza eta arreta berrikuntza teknologikoaren ikuspegitik lantzen dituen ZAINTZEKO-I proiektuaren pilotajea

PROIEKTUA

Bukatu da pertsonen zaintza eta arreta berrikuntza teknologikoaren ikuspegitik lantzen dituen ZAINTZEKO-I proiektuaren pilotajea

ZAINTZEKO-I proiektuaren pilotajea amaituta, 2 hilabetean garatu duten seihilekoko proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte Mondragon Unibertsitatearen Produktuen eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleek.

2019·02·13

$titulo.getData()


Erabiltzaileak analizatzea izan da funtsean ZAINTZEKO-I proiektuaren prozesua; horregatik, ikasleek eguneko zentroak bisitatu behar izan dituzte, pazienteak eta zaintzaileak elkarrizketatu, eta pertsonen zaintzarekin loturako duten zerbitzuen sistema barneratu, besteak beste. Kontzeptu berriak sortzen ere aritu dira, eta proposatutako irtenbideei erantzutea ahalbidetuko duten negozio ereduak planteatzera ere iritsi dira.

Masterreko irakasleek kanpoko laguntzaileak eduki dituzte diziplina askoko epaimahai bat eratzeko. Epaimahaian parte hartu dute Ainhoa Unamunok eta Esther Pagueyk, BIC Gipuzkoakoek; Xabier Burdaspar teknikari ortoprotesikoak eta Goierri ESIko fisioterapiako gainbegiralea den Josu Irastorzak, eta hirurek positiboki baloratu dituzte han aurkeztutako ideiak eta kontzeptuak.

Pilotajea bukatuta dagoela, datozen hiletan ikasleek emaitzen zabalkunderako aurkezpen bat egingo dute, UGGASArekin elkarlanean (Urola Garaiko Garapen Agentzia).