BBF energia berritzailez jantziko duen murala aukeratzeko azken fasea

Atzealdea

BBF energia berritzailez jantziko duen murala aukeratzeko azken fasea

Lehiaketa

BBF energia berritzailez jantziko duen murala aukeratzeko azken fasea

Mondragon Team Academyk (MTA) eta Basque District of Culture and Creativityk (BDCC) abiarazitako lehiaketa artistikoaren lehen fase arrakastatsuaren ondoren, obra artistiko irabazlea hautatzeko unea iritsi da

2022·07·15

$titulo.getData()


Mondragon Team Academyk (MTA) eta Basque District of Culture and Creativityk (BDCC) abiarazitako lehiaketa artistikoaren lehen fase arrakastatsuaren ondoren, obra artistiko irabazlea hautatzeko unea iritsi da.

Epaimahai ofizialak, Katalista sortu zuen,  University of the Arts Londonen Innovation Manager den Arantxa Echarteren gidaritzapean, bi lan aukeratu ditu Bilbo-Bizkaiko energia berritzaile eta ekintzailea hobekien islatzen dutenak izanik. Egindako lan guztien artean, aukeratutakoetan aniztasuna, energia sortzailea eta Bilbo-Bizkaiak etorkizunean dituen erronkak aurkitu dituzte.

Une horretatik aurrera eta azken txanpa honetan, komunitateak hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko hainbat gune prestatuko dira, BBFko edifizioan bertan besteak beste. Denok bizi gara komunitate horretan; beraz, irailean BBFko Berrikuntzaren kalean gauzatuko den horma-irudiaren lehiaketaren fase honetan parte hartu nahi baduzu, uztailaren 15etik 25era arteko epea duzu hurrengo formularioa betetzeko. 

BBFren hasieratik, MTAk, berrikuntza erradikalaren eredu bakar hori osatzen duten startup, enpresa eta talde-ekintzaileekin batera, kontuan izan du berrikuntza sozial irekiaren garrantzia. Horma-irudi hau asmo-adierazpen bat da, oraindik irekiagoa den eta hiriko ekosistemarekin lotuta dagoen fase bati hasiera emateko. Bilbo-Bizkaiko energia ekintzaile honen parte izan nahi baduzu, BBFk taldean jolasteko, esperimentatzeko eta ikasteko espazio bat eskaintzen dizu. Itxi zure bozketaren zirkulua, irailean ikasturte berriaren hasieran bisitan etorrita.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan newsletter.enpresagintza@mondragon.edu helbidearekin.