Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta TAZEBAEZek Kooperatibei eta Gizarte Ekonomiari buruzko konferentzian parte hartu dute Istanbulen

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta TAZEBAEZek Kooperatibei eta Gizarte Ekonomiari buruzko konferentzian parte hartu dute Istanbulen

Konferentzia

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta TAZEBAEZek Kooperatibei eta Gizarte Ekonomiari buruzko konferentzian parte hartu dute Istanbulen

Hitzaldi horretan Mondragon esperientzia eta Mondragon Team Academy komunitatea ezagutzera eman dira

2022·06·30

$titulo.getData()


Ekainaren 15, 16 eta 17an, Kooperatibei eta Gizarte Ekonomiari buruzko konferentzia egin zen Istanbulen. Turkiako kooperatiba-plataforma digital handiena den Needs Map erakundeak antolatutako ekitaldian Turkiako gizarte-arloko hainbat kooperatibak eta nazioarteko hainbat erakundek hartu zuten parte, hala nola Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta TZBZk, Confcooperative Emiglia Romanak, Cooperativa Sociale La Venentak eta IDEMAk.

Ekitaldian workshopak garatu ziren kooperatiben arteko lankidetza identifikatu eta lantzeko eta gaur egun bizi dituzten arazoei irtenbideak bilatzeko. Azken egunean, nazioarteko erakundeetako ordezkarien hitzaldiak izan ziren, kooperatibek beren lurraldeetan eta maila globalean duten eginkizunean sakontzeko eta gizarte-ekonomiaren arloko esperientziak ezagutarazteko. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatetik eta TZBZtik Ander Etxeberriak (teamcoach-a Mondragon Team Academy-n) Mondragon esperientzia eta Mondragon Team Academy komunitatea ezagutzera eman zituen arlo horretako adibide gisa.