Mondragon Unibertsitateko Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza graduko ikasleen parte hartze arrakastatsua Ontziratze eta Bilgarrien Sari Nazionaletan

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza graduko ikasleen parte hartze arrakastatsua Ontziratze eta Bilgarrien Sari Nazionaletan

LEHIAKETA

Mondragon Unibertsitateko Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza graduko ikasleen parte hartze arrakastatsua Ontziratze eta Bilgarrien Sari Nazionaletan

Cluster de Innovación en Envase y Embalaje-k antolatutako lehiaketak enpresek aurkeztutako arazo errealei konponbidea bilatzea du helburu.

2019·05·21

$titulo.getData()


Cluster de Innovación en Envase y Embalaje-k antolatutako X. Ontziratze eta Bilgarrien Sari Nazionalen sari banaketa joan den maiatzaren 16an ospatu zen  Valentzian. Mondragon Unibertsitateko Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza graduko 3. mailako ikasle finalistak bertara joan ziren, eta oso emaitza onak lortu zituzten euren kategorian.

Espainiako 20 unibertsitate ezberdinetako 450 ikasle baino gehiagok hartu dute parte aurtengo X. edizioan. Parte hartzaileek hainbat enpresek aurkeztutako erronkei erantzun behar izan diete, Consum, GBFoods, Hinojosa, Logifruit, Virospack eta SPB enpresak hain zuzen ere. 

SPB enpresak (garbiketa produktuetan espezialistak) aurkeztutako erronka garbigarrien eskaintzari birkargatzeko formatu berriak gehitzean oinarritzen zen, erabiltzaileari hasierako ontziratzea berrerabiltzea ahalbidetuz eta ontziratzearen bizi-zikloa luzatuz, azkenean birziklatzen den arte. Kategoria honetan 25 proiektu ezberdin aurkeztu ziren, eta Ariane Atxa eta Jone Sarasolak, Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduko 3. mailako ikasleek, aurkeztutako proiektua izan zen irabazlea. Gainera, beraien gelakide diren Naia Bergaretxe eta Aizpea Garmendiak lehen áccesit-a lortu zuten, egindako lan onaren aitorpen moduan.

“ECO-Blink” proiektu irabazlea, Ariane eta Jonek aurkeztutakoa, berrerabilgarria den ontziratze ekologiko baten diseinuan oinarritzen da, hutsik saldu eta berriz kargatzeko 8 karga hidrodisolbagarri dituena, etxeko lurrak garbitzeko. Aukeratutako birkargak pastilla hidrodisolbagarriak izan dira, eta proposamena pastillak uretara bota eta produktua astintzean oinarritzen da, honela lurrak garbitzeko xaboia lortuaz. Kaxak 8 birkarga ditu, eta kartoiez egina da, birziklagarria izan dadin.

Lehen áccesit saria Naia Bergaretxe eta Aizpea Garmendiak aurkeztutako “Puzzle” proiektuarentzat izan da, hauek ere Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza graduko 3. mailako ikasleak direlarik. Proposamena botila batean oinarritzen da, birkargatu daitezkeen garbiketarako produktuei zuzendua, hutsik eta modu konpaktuan saltzen dena. Erabiltzaileak etxera iritsi ondoren birkargatuko luke ontziratzea, botila garraiatzeko garaian espazioaren aprobetxamenduaren erraztuz.

Sariarekin itzultzeaz gain, lau finalistak Liderpak Sarien “Diseño Jóven” kategorian parte hartuko dute, profesionalei zuzendutako ontziratze eta bilgarrien sari garrantzitsuenetan, alegia. Era berean, Liderpak sarietako irabazleek Espainia ordezkatuko dute WorldStar Student packagingaren munduko lehiaketa garrantzitsuenean, honela internazionalki ezagutarazteko aukera izanik.

Zorionak neskak! Eta zorte on Liderpak lehiaketan!

 

512x262

512x262

 

512x262

512x262