Bateriatan oinarrituriko biltegiratze sistemen inguruko jardunaldia
Bateriatan oinarrituriko biltegiratze sistemen inguruko jardunaldia
Gertaera
Bateriatan oinarrituriko biltegiratze sistemen inguruko jardunaldia
Data eta ordua
January 16
8:45 - 13:30
Kokapena
Hernani, Gipuzkoa (Orona Ideo campusa)
Bateriatan oinarrituriko biltegiratze sistemen inguruko jardunaldia
Urtarrilaren 16an egingo da bateriatan oinarrituriko biltegiratze sistemei buruzko jardunaldia Mondragon Unibertsitatearen Orona Ideo campusean, eta bertan arlo ezberdinetako adituek azalduko dituzte esku artean dituzten garapen eta erronka estrategikoak.
Bateriatan oinarritutako biltegiratze sistemak gaur egun era zabalean erabiltzen dira telefono mugikor, tablet edo ordenagailu eramangarriak bezalako gailu elektronikoetan. Halere, bateria hauek beste hainbat erronkari ere aurre egin behar diete, hala nola mugikortasun elektrikoa, energia berriztagarrien biltegiratzea edo sare elektrikoaren ezegonkortasun arazoak besteak beste. Gaur egun litio ioi teknologiak eta baita post litio teknologiak ere, eremu honetako etorkizunari erantzuna emateko aukera esanguratsuenak dira.
Jardunaldi honetan parte hartuko dute gaian errekonozituak diren adituak, esaterako, Colorado Springs hiriko Colorado University-ko Gregory Plett eta Scott Trimboli doktoreak. Baita, Ikerlan eta CIC Energigune ikerketa zentroetako eta Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko hizlari espezializatuak ere.
Jardunaldiaren egitaraua
8:45 Ongi-etorria
9:00 BMS systems for industrial applications
Prof. Dr. Gregory Plett, Colorado University
10:30 Kaferako atsedena
11:00 Model predictive control for energy storage systems applications.
Prof. Dr. Scott Trimboli, Colorado University
12:30 Energy storage systems promising research lines and future challenges.
CIC Energigune -Ikerlan- MU-EPS
13:30 Jardunaldiaren amaiera
13:30 Lunch
Antolakuntza Batzordea
- Unai Iraola (Mondragon Unibertsitatea)