Euspot 2025: Zer da laguna izatea?

Atzealdea

Euspot 2025: Zer da laguna izatea?

Euspot 2025
 

Gertaera

Euspot 2025: Zer da laguna izatea?

Data eta ordua

June 12

Kokapena

Aretxabaleta

Euspot 2025: Zer da laguna izatea?

Aurkeztu da Euspoten edizio berria Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean. Hauek parte hartu dute: Aitor Aldasoro, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Garikoitz Iturbe, Aretxabaletako alkatea; Arantzazu Lagunilla, Arteman Komunikazioko zuzendaria; Maddi Iregi, Bai Euskarari Elkarteko aholkularia; Naiara Okina, Arizmendi ikastolako komunikazio arduraduna; eta Xabi Igoa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazio arloko zuzendaria

 

 

Ez dago arloko ikerketa edo eta azterketarik, ez dago berme handiko iturririk kontsultatzeko zein izan den azken urteotako euskarazko publizitatearen bilakaera. Ez dago analitikarik jakiteko gaur publizitate agentziek edo eta marketin eta komunikazioko profesionalek zenbat ikus-entzunezko spot eta iragarki sortzen dituzten euskaraz.

Susmoa da, ordea, euskaraz sortu baino, jatorriz gaztelaniaz sortzen diren publizitate piezak euskarara itzultzen direla, eta itzulpen hutsak direla. Publizitateak inspiratu egin behar du, eragin egin behar du, era pertsonal eta kolektiboan. Publizitateak jarrerak eta jokabideak aldatu behar ditu, eta hori guztia komunitatearen hizkuntzan.

Hortaz, ezinbestekoa da euskal publizistek, agentziek eta arloko agenteek euskaraz sormena garatzeko gai izango diren profesionalak sustatzea, talentuan eragitea eta euskarazko sormena bultzatzea.

Aurtengo gaia: “Zer da laguna izatea?”

Helburu horiekin sortu zen 2012an (14 edizio) EUSPOT. Nerabezaro bete betean aurkitzen da, eta adin tarte horrek oso bereak dituen ezaugarrietatik abiatuta, aurtengo edizioak adiskidetasun harremanak izango ditu inspirazio iturri. Zer da laguna izatea? gaiari erantzun beharko diote Euspot-zaleen proposamenek.

Gaur gaurko gaia da. Agenda politikoan ere badago gaurko gazteen arteko harreman sanoak sustatu beharra, sareek eragiten dituzten mehatxuak aintzat hartuta, teknologiek ahalbidetzen dituzten komunikazio eta harremanetarako jarrerak, bertatik bertarakoak, harreman inklusiboak, dibertsitateari aurre eginez eraikitzen direnak, eta beste hamaika adibide.

Kanpaina bat egingo balitz, administrazioak edo eta enpresa pribatu batek sustatuko balu, nolakoa izango litzateke zure proposamen sortzailea? Azken urteotako uztari eutsiz jarraitzen du Euspotek eta aurten ere sekulako babesle eta laguntzaile zerrenda batu da euskarazko spot lehiaketaren deialdira.

 

INFORMAZIOA ETA IRABAZLEAK