Oihan Loiti Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleak irabazi du Euspot 2024ko sari nagusia

Atzealdea

Oihan Loiti Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleak irabazi du Euspot 2024ko sari nagusia

Euspot 2024

Oihan Loiti Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleak irabazi du Euspot 2024ko sari nagusia

Pasa de ostegunean egin zuten sari banaketa ekitaldia Aretxabaletan. lehiaketako 13. edizio honetan, 89 spotek hartu dute parte.

2024·06·10

$titulo.getData()


Ekainaren 7an, Aretxabaletako Arkupe Kultura-etxean egindako sari banaketa ekitaldian eman ziren jakitera euskarazko Euspot lehiaketako irabazleen izenak. 13. edizioko sari nagusiaren irabazlea izan da Oihan Loiti Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikaslea, Izan burua, altxa burua lanarekin. 

 

Bestalde, Mondragon Unibertsitateko ikasleek aurkeztutako spot onenaren saria eta musikaren sinkronizazio onenaren sariak jaso ditu Distrakzioaren adikzioa lanak; lan horren egileak dira Unai Cantabrana, Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleak. 

 

Oraingo edizioan, adin txikikoen eta mugikorren arteko harremana izan dute hizpide lehiaketakako parte-hartzaileek. Guztira, 89 lan aurkeztu dira lehiaketara, horietatik 60 lehiatu dira 18 urtetik beherakoen sailean eta beste 29 lanak sail nagusian.

 

Euspot lehiaketako antolatzaileak dira Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Arizmendi Ikastola eta Mondragon Unibertsitatea. Aurtengo babesle nagusia izan da Eusko Jaurlaritza, eta Bai euskarari Elkartearen eta Music Library-ren laguntza jaso du.

 

 

PALMARESA

Irabazle nagusiak: Izan burua, altxa burua.

Egilea: Oihan Loiti.

 

 

Mondragon Unibertsitateko ikasleen saria: Distrakzioaren adikzioa.

Egileak: Unai Cantabrana, Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta.

 

 

Publikoaren saria: Gora begira, mundu berria.

Egileak: Julen Calderon Soria, Garazi Prieto Fernández eta Zaloa Garcia Rodríguez.

 

Musika sinkronizazio onenaren saria: Distrakzioaren adikzioa.

Egileak: Unai Cantabrana, Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta.

 

Gazteen saria. Heldua zu zara, heldutasunez jokatu.

Egileak: Peru Arrese eta Izadi Zumalde.

 

Arizmendi saria: Zuk zeuk erabaki!

Egileak: Eider Sanchez, Maddi Lasa eta Itxaso Lopez.