Mari Garcia, Maider Donoso eta Aitzol Zubizarreta Ikus-entzunezko 3. mailako ikasleek irabazi dute Euspot-eko Mondragon Unibertsitateko lanik onena

Euspot lehiaketako sari nagusia Jabi Jubera eta Irati Agirreazkuenaga bikote Bilbotarrak irabazi du. Aurtengo edizioak 98 spot bildu ditu.
Atzo, maiatzak 30, Aretxabaletako Arkupen egindako ekitaldian, eman ziren jakitera Euspot eskarazko spot lehiaketaren sarituen izenak. Zortzigarren edizio honetan, Jabi Jubera eta Irati Agirreazkuenaga bikoteak irabazi zuen Sari nagusia “Gorputz ON, buruari on” lanarekin. Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako spotik onenaren saria, ordea, Mari Garcia, Maider Donoso eta Aitzol Zubizarreta Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 3. mailako ikasleek irabazi zuten “Piztu bizitza” spotarekin.
Sari nagusia: Gorputz ON, buruari on.
Mondragon Unibertsitateko ikasleen lanik onena: Piztu Bizitza
Jarduera fisikoaren onurak. Mugitu eta bizi! lelopean, guztira 98 lan aurkeztu dira zortzigarren edizio honetara: 18 urtetik beherakoek eginiko 62 spot eta 18 urtetik gorakoek ekoitzitako 36 lan. Aurten, iaz baino 25 spot gehiago jaso dira lehiaketan.
Euspot lehiaketako antolatzaileak dira Gipuzkoako Foru Aldundia, Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Arizmendi Ikastola eta Mondragon Unibertsitatea.