Euspot 2017: Aniztasunak aberasten gaitu
Euspot 2017: Aniztasunak aberasten gaitu
Gertaera
Euspot 2017: Aniztasunak aberasten gaitu
Data eta ordua
May 5
Kokapena
Aretxabaleta
Euspot 2017: Aniztasunak aberasten gaitu
Gaur, hilak 8, aurkeztu da Euspot euskarazko spot lehiaketaren 6. edizioa. Aurtengo edizioan jorratuko den gaia: Aniztasunak aberastu egiten gaitu. Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, egindako aurkezpen publikoan egon dira antolatzaileekin batera gizarte mugimenduetako ordezkariak. Euspot antolatzen dute Aretxabaletako Udalak, Arteman Komunikazioak, Mondragon Unibertsitateko eta, aurten hasita, Arizmendi Ikastolak. Euskarazko spot lehiaketak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.
Streaming bidez emititu den ekitaldian, hitz egin dute Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusiak, Unai Elkoro Aretxabaletako Alkatea, Edurne Egidazu Arizmendi Ikastolako komunikazio arduradunak, Arantzadu Lagunilla Arteman Komunikazioko zuzendariak eta Goio Arana Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko komunikazio arduradunak. Gainera, ekitaldian esku hartu du Iker Luroba musikariak.
Aurtengo edizioan aukeratutako gaiari babesa eman diote, beste batzuen artean, hurrengo erakundeek: EHGAM Euskal Herriko Gay Lesbianen Askapen Mugimenduak, Chrysallis Adin txikiko Transexualen Familien Ekarteak, AFAGI Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkarteak, Emausek, Gureak elkarteak, Jatorkin Etorkinen Aldeko Elkarteak, Banaizbagara Kultur Elkarteak eta Gaztezulo aldizkariak.
Gaurtik hasita eta 2017ko apirilaren 26ra arte bidali ahal izango dira 20 eta 30 segundo arteko iragarkiak. Aurtengo edizioak 2.250 euro banatuko ditu saritan, lehiaketak dituen lau sailetan: spotik onena, Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako spotik onena, DBHklip gaztetxoen saria eta Ikusleen saria. Sari banaketa ekitaldia egingo dute maiatzaren 11n, Aretxabaletako Arkupe Kultur-etxean.
Informazio gehiago: