Euspot 2015: Autoak eta pertsonak, elkarbizitza orekatua

Atzealdea

Euspot 2015: Autoak eta pertsonak, elkarbizitza orekatua

Euspot 2015
 

Gertaera

Euspot 2015: Autoak eta pertsonak, elkarbizitza orekatua

Data eta ordua

May 7

Kokapena

Aretxabaleta

Euspot 2015: Autoak eta pertsonak, elkarbizitza orekatua

Aretxabaletako Udalak, Arteman Komunikazioak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatuta, abian da 2015eko Euspot euskarazko spot-en lehiaketa. Laugarren edizio honetarako aukeratutako leloa: “Autoak eta pertsonak: elkarbizitza orekatua”.

Lanak aurkezteko epea irekita dago 2015eko apirilaren 24ra arte; sari banaketa, aldiz, maiatzaren 7an egingo da Aretxabaletako Arkupe kultur-etxean. Oraingo edizioan, lau sari emango dira: Spotik onena (1.000 euro), Publikoaren saria (500 euro), Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro) eta Gazteen saria (14-18 urte) (250 euro).

Euspot-en urtero lelo desberdin bat proposatzen da eta parte hartzaileek gai horrekin lotuta 20 eta 30 segundo bitarteko spotak aurkeztu behar dituzte, beti ere, erabilita nahi duten estilo eta teknika. Bi dira lehiaketaren helburuak, batetik, bultzatzea propio euskaraz egindako ikus-entzunezkoen sormena eta, bestetik, sustatzea euskararen erabilera publizitate eta iragarkien arloetan. Euspot 2012an sortu zen.

Informazio gehiago: