Euskarazko Wikipediari bultzada

Atzealdea

Euskarazko Wikipediari bultzada

Wikipedia

Euskarazko Wikipediari bultzada

Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko lehen mailako ikasleek parte hartu dute euskarazko Wikipediako lehiaketan, eta lagundu dute 1.000 artikuluen munduko sailkapenean nabarmen gora egiten.

2020·06·08

$titulo.getData()


Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko lehen mailako ikasleek euskarazko Wikipedia elikatu dute "Multimedia parte-hartzailea" moduluan. Idatzizko komunikazioa, dokumentazioa eta grafismoa landu dituzte, eta egindako lana ikusgarria izan da. Jarritako erronka nagusia zen 4-5 laguneko hamabi taldetan artikulu luze bana egitea, taldean, eta artikulu horiekin zerikusia zeukaten beste bina artikulu egitea, bakarka.

 

Artikulu luzeak Wikipediako artikulu garrantzitsuak izan behar ziren, hala nola Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluetako bat (ikasleek 40 bat gairen artean zeukaten aukera). Gisa horretan, ikasleek parte hartu dute euskarazko Wikipediako lehiaketan, eta Wikipedia lagundu dute 1.000 artikuluen munduko sailkapenean gora egiten (helburua da 1.000 artikuluak izatea 30.000 byte baino luzeagoak; une honetan, munduko hizkuntza guztien artean, katalana dago lehen postuan). Euskara 42. postuan zegoen 2019ko abendutik, eta orain, 40. postura igo da. 2020ko ekainean euskara izan da gorakada handiena izan duen hizkuntza.

 

Baina artikulu nagusi horiez gain, beste dozenaka artikulu sortu edo aberastu dituzte. Wikipedian dagoen beste lehiaketa batean ere parte hartu dute, hala nola emakumeen biografiak osatzeko erronkan.

 

Ikasleek sortutako edo aberastutako artikulu asko espainolezkoa, frantsesezkoa edota ingelesezkoa baino aberatsagoak dira, orain. Horietako batzuk dira Wikipediak derrigorrez behar dituen artikulu batzuk. Datu eta xehetasun guztiak daude albiste honekin lotuta dauden grafikoetan. (Grafikoen egilea: Batix Ezeiza).

 
Wikipedia-IKO