Euskararen Egunarekin bat egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Euskararen Egunarekin bat egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Eukararen Eguna

Euskararen Egunarekin bat egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

‘BizHitzak’ proiektua aitzakia hartuta, hainbat ekitaldi ireki antolatu dute Eskoriatzako eta Bilbao AS Fabrik-eko campusetan.

2023·12·04

$titulo.getData()


Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Egunarekin bat egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bultzatutako BizHitzak proiektuak. Hala, Fakultateko eta kanpoko publikoari irekietako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Eskoriatzan eta Bilbon.

 

Eskoriatzan, BizHitzak proiektuan oinarritutako errezitaldia egin dute: Trama berriak 2.0 Bertan, parte hartuko dute Fakultateko hiru sortzailek: Aintzane Usandizagak literatura, Unai Ormaetxea Jauregi bertsolaritza eta Maddi Martin Olaskoaga ilustrazioa. Bi emanaldi eskaini dituzte, goizean eta arratsaldean. 

 

Bilbao AS Fabrik-en, aldiz, Idoia Asurmendi, Mikel Etxaburu eta Maria Riveroren solasaldi musikatua egin dute. Campus horretako ekitaldiak Eraikiz ikasle taldeak antolatu du, BizHitzak proiektuaren barruan.

 

Gainera, eta Euskararen Egunaren bueltan, Goienagusi elkarteak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko bi irakasleekin hitzaldia antolatu zuen Arrasaten. Gazteak eta euskara: hizkuntz-hautuak eta hizkuntz-jarrerak hitzaldian, Nekane Arratibel eta Letizia Garcia irakasleak aztertu dituzte Mondragon Unibertsitatean Haur eta Lehen Hezkuntza graduak ikastera datozen ikasleen hizkuntz-hautuak eta hizkuntz-jarrerak. Besteak beste, jorratu dituzten hurrengo gaiak: zeintzuk dira gazte hauek euskara erabiltzeko eragiten duten aldagai nagusiak? Zeintzuk dira euskararekiko jarrerak? Zeintzuk euskarari egozten dizkioten balio nagusiak?