Euskaraldiaren harira, ekintza ugari antolatuko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Atzealdea

Euskaraldiaren harira, ekintza ugari antolatuko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Euskaraldia 2022

Euskaraldiaren harira, ekintza ugari antolatuko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Azaroaren 21etik 25era, ekitaldiak antolatu dira Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Bilbao AS Fabrik campusetan. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea da Euskaraldia ariketa sozialeko Arigunetako bat.

2022·11·24

$titulo.getData()


Euskal Herri osoan azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den Euskaraldia ariketa sozialaren harira, ekitaldi ugari antolatu dira Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Bilbao AS Fabrik campusetan. Fakultateko Euskara Batzordeak bultzatutako hitzordu akademiko-ludikoak egin dira azaroaren 21etik 25erako astean. Astearen abiapuntua izan da Euskaraldiko txapen banaketa. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea da Euskaraldia proiektuaren Arigunetako bat.

 

EGITARAUA

Eskoriatzako campusa. Azaroaren 21ean, egin zen bingo musikatua eta mus linguistikoa. 22an, musika kontzertua eta antzerki lantegia. 23an, egingo dira tertuliak, Dorleta Kortazar kontu kontalariaren lantegia eta era askotako jokoak. 24an, ostera, antolatuko da mikro irekia saioa, herri kirolak eta badminton txapelketa. Amaitzeko, 25an, egun osoko egitaraua prestatu da, hala, beste ekitaldi askoren artean, antolatu dira tertuliak, eztabaida saioak, bigarren eskuko azoka, plaza dantza, bazkaria, bertso-rap saioa, euskaraokea, DJ saioak eta mozorro lehiaketa. Gainera, Arizmendi Ikastolako eta Luis Ezeiza eskoletako haurren bisita jaso dugu.

 

Aretxabaletako campusa. 21ean, Bada Lab proiektuaren aurkezpena antolatu zuten eta  Nigandik film laurren emanaldia. 22an, musika kontzertua izan zen zuzeneko ilustrazioekin.. Astea bukatuko da 25eko Wikithon wikipediarako artikuluen ekoizpen masiboarekin.

 

AS Fabrik campusa. Bilbon, 22an hasi ziren ekitaldiak. Egun horretan, campusean egon ziren Joseba Sarrionandia idazlea eta Pello Reparaz Zetak taldeko sortzailea elkarrizketa saioan parte hartzen.  Ondoren etorri ziren, gogoeta eta eztabaida taldeak, bakaria eta euskal dantza saioa. Astea bukatzeko, 24an, egongo dira gogota eta eztabaida saioen bigarren txanda eta, amaitzeko, dantza plaza.

 

Aurtengo Euskalaraldia egin da Hitzez ekiteko garaia lelopean. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Arigune rola jokatzen du Euskalaraldia ariketa sozialean; hala, Fakultateak eskaintzen du euskaraz aritzeko gunea, euskaraz hitz egiteko aukera bermatuta uneoro, bai Fakultatean barruan eta baita erakundeak herritarrekin duen harremanetan ere.

 

Euskaraldiko argazki galeria:

 
Euskaraldia 2022