Ana Zubiaurre eta Monica Gago EU4Dual aliantzak Budapesten egin duen bilkuran izan dira.
Atzealdea
Ana Zubiaurre eta Monica Gago EU4Dual aliantzak Budapesten egin duen bilkuran izan dira.
EU4DUAL
Ana Zubiaurre eta Monica Gago EU4Dual aliantzak Budapesten egin duen bilkuran izan dira.
Bilkuraren helburua, interes-talde ezbedinekin harremanak izateko estrategiak zehaztea izan da.
2024·01·22
Mondragon Unibertsitateko lankide diren Monica Gago eta Ana Zubiaurre Budapesten egon dira aurreko astean, EU4Dual, Ikasketa Dualen Europako Unibertsitatearen baitan.
Bertan, aliantzako komunikazioaren gaia sakon jorratu dute, eta interes-talde ezberdinekin (Ikasleak, enpresak eta tokiko gobernuak) harremantzeko estrategiak definitu dituzte, beste 8 herrialdetako arduradunekin batera. Aldi berean, gobernantza eta ekintzailetza sarea ere landu dute.
Bi egunetan zehar, Monicaren ardura den lan-arloko taldea eta Anak koordinatzen duen Komunikazio Komitea bildu dira, eta tailer praktikoen bidez definitu dituzte hurrengo urratsak.
Bilera oso emankorrak izan dira eta laster jarriko dituzte ekintza berriak abian.
Informazio eta berri gehiagorako, erabili esteka hau: https://www.mondragon.edu/eu/eu4dual