EU4DUAL Aliantzaren lehen konferentzia Maltan

Atzealdea

EU4DUAL Aliantzaren lehen konferentzia Maltan

EU4DUAL

EU4DUAL Aliantzaren lehen konferentzia Maltan

MUko 22 lankidek EU4DUAL Aliantzak antolatutako lehen konferentzian parte hartu zuten Maltan.

2024·05·02

$titulo.getData()


Ia 240 parte-hartzaile izan dituen ekitaldi honetan 50 ikerketa lanetik gora aurkeztu dira, konferentziaren 2 gai nagusiei lotutakoak: Goi-mailako Hezkuntza Duala eta Lanaren Etorkizuna. Gainera, 20 herrialde ezberdin baino gehiagotako adituak bertaratu dira, horien artean, Mondragon Unibertsitateko hainbat fakultatetako lankideak.

Beraietako batzuek beren ikerketa lanak aurkeztu dituzte konferentziak izan dituen sesio ezberdinetan, eta aukera izan dute EU4DUAL barneko kideekin zein kanpoko erakundeetako pertsonekin ideiak partekatu eta elkar ezagutzeko.

EU4DUALeko Ikasleen Kontseiluko kide den Urko Retegik ere kontseiluko gainerako kideekin lehenengo aurrez aurreko bilera izateaz gain, bertako mahai-inguruetan parte hartu du hainbat sektoretako adituekin batera.

Europako Ikasketa Dualen Unibertsitateak antolatzen duen lehenengo konferentzia izanik, oso arrakastatsutzat jo dute antolatzaileek, eta aditzera eman dute hurrengo edizioa Mondragon Unibertsitatearen eta Frantziako ESTIA Institute of technology-ren artean antolaturikoa izango dela, 2025ean.

Jardunaldiko unerik esanguratsuenak ikusi hala izateko egin klik esteka honetan bideoa ikusteko. Argazkien bilduma ikusi ahal izateko egin klik hemen.