Ethos, MOTION. AUTOS, ART, ARCHITECTURE
Ethos, MOTION. AUTOS, ART, ARCHITECTURE
Gertaera
Ethos, MOTION. AUTOS, ART, ARCHITECTURE
Data eta ordua
April 8 - September 18
Kokapena
Bilbo, Bizkaia (Guggenheim Bilbao museoa)
Ethos, MOTION. AUTOS, ART, ARCHITECTURE
Proiektua Museoko Future Gallery-n bisitatu ahal izango da, AIC- Automotive Intelligence Center-en laguntzarekin
Kontsumo-joera berriek desafio egiten diote gaur egungo bidaiatze moduari eta trenbide-industriari. Teknologia indartsu sartzen ari da gure eguneroko bizitzan. Horregatik, DBZk, graduko ikaslea den Nerea Murillorekin, Mondragon Unibertsitateko diseinuko Graduko eta Masterreko ikasleen partaidetzaren, eta CAF enpresaren batera, potentzialez beteriko etorkizun teoriko bat eraiki du. Honek, gaur egungo erronkak betetzeaz gain, etorkizuneko trenaren garapenean espekulazio-aukera berriak ere aztertzen ditu.
ETHOS
2100. urterako diseinatutako tren adimendunaren kontzeptua.
Ethos tren adimenduna, machine learning-ean oinarritzen da esperientzia pertsonalizatuak eskaintzeko, erabiltzaileen asebetetzea areagotzeko eta hauen esperientzia hobetzeko. Atez ateko kontzeptuaren bidez, bidaiarien fluxu eraginkorra lortzen duen mugikortasun-eskema proposatzen da.
TENDENTZIAK
Bidaiarien fluxu eraginkorra geltoki eta trenetan.
Energia erabilera optimoa.
Tren adimenduna.
Erabiltzaile esperientzia pertsonalizatua.
Ikerketa , garapen eta hedapen teknologikoa azkarra.
KONTZEPTUA
Ethosek bere geltoki propioa du, bidaiarien lekualdatzea saihesten duen mugikortasun-sistema berrira egokitzeko diseinatua.
IBILGAILU HIBRIDOAK
Modulu autonomoek bidaiariak tren geltokira bideratzen dituzte.
BAGOIAK
Moduluak alboetan dauden bagoietan sar daitezke. Hara iritsitakoan, erabiltzailea distantzia luzeko trenaren barruan egongo da, edonora mugitu ahal izateko.
DISTANTZIA LUZEKO TRENA
Ethosek lebitazio magnetikoko metodoa du, eta bertako eremu magnetikoaren bidez, trenak flotatu egiten du.
ZERBITZUA
Erabiltzaileak mugikorreko aplikazioaren bitartez, ibilgailu hibridora dei dezake edozein lekutan egonda. Moduluek bidaiaria distantzia luzeko trenera eramaten dute. Bertan, trenaren erdiko egituran, interakzio sozialerako leku bat aurkitu dezake bidaiariak.
ERREALITATE BIRTUALA
KLIKATU ESPERIENTZIA BIZITZEKO
LANTALDEA
Mentoreak:
Maitane Mazmela, Nagore Lauroba
Taldekideak:
Nerea Murillo, Danel Iriarte, Mikel del Rio, Itsaso Zubeldia, Kepa Mendikute, Xabier Perez