Teknologia Biomedikoen masterreko ikasleek 3 eguneko learning journey bat egin dute Madrilen

Atzealdea

Teknologia Biomedikoen masterreko ikasleek 3 eguneko learning journey bat egin dute Madrilen

PRESTAKUNTZA JARDUERA

Teknologia Biomedikoen masterreko ikasleek 3 eguneko learning journey bat egin dute Madrilen

Prestakuntza jarduera hau da Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen formazio praktiko, berritzaile eta errealitatetik hurbilekoaren adibide bat; izan ere, ikasleei aukera ematen die punta-puntako teknologia eta sektore biomedikoan aurki daitezkeen azken aurrerapenak lehen eskutik ezagutzeko.

2023·02·20

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoen Masterreko lehen mailako ikasleek 3 eguneko Learning Journey bat egin dute Madrilen, ingeniaritza biomedikoaren arloan erreferentziazko ikerketa zentro biosanitarioak eta unibertsitateak ezagutzeko. Plan akademikoak aurreikusten du urtero bi bisita egitea, formazio jarduera gisa, eta hauxe da bi bisita horietako bat. Izan ere, ikasleei aukera ematen die merkatuko joerak identifikatzeko, sektore bio-sanitarioaren berrikuntzako agente erreferenteak detektatzeko eta lanerako nahiko luketen sektorearen espezialitateari buruz hausnartzeko.

Bisitak iraun duen hiru egunetan, ikasleek erreferentziazko hainbat zentro bisitatu ahal izan dituzte, hala nola Madrilgo Europako Unibertsitateko Ospitale Simulatua, non entrenamendu klinikoko azken teknologia ikusi eta praktika batzuk egin ahal izan zituzten, edo Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionala, non teknologia berrienak ikusi ahal izan zituzten, hala nola mikroskopia elektronikoa, erresonantzia magnetiko nuklearra edo kuantifikazio proteomikoko unitatea, besteak beste. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsera egin zuten bisitan, ikasleek elektroentzefalografia seinaleen bilketari eta tratamenduari buruzko eskola jaso zuten, ikerketan, epilepsiaren diagnostikoan eta erabaki medikoan erabiltzeko, besteak beste. Gregorio Marañon Ospitaleko bisitari dagokionez, bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten ehunen ingeniaritzan edo gaixotasun kardiobaskularretan irekita dituzten ikerketa ildoak, eta bertan ikusi ahal izan zuten munduko lehen bihotz deszelularizatua.

 

 

Master praktikoa

Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoen Unibertsitate Masterrak profesional adituak prestatzen ditu, diagnostiko eta tratamendurako gailu medikoak berritu, diseinatu, garatu, ebaluatu eta mantendu ez ezik datuak prozesatzeko gai ere diren profesionalak. Masterrean aplikatzen den ikaskuntza metodologiaren ezaugarria da praktikoa eta duala dela.

  • Metodologia praktikoa: masterrean zehar erronka praktikoak eta diziplina anitzekoak egiten dira, eta bertan urtean zehar egindako ikasgai guztiek esku hartzen dute. Metodologiak Project Based Learning izena hartzen du, eredu berritzaile eta erreferentea.
  • Ibilbide dualeko masterra: ikasleei aukera ematen die sektore bio-sanitarioko enpresa batean ikasketak eta lana uztartzeko eta hilean 700 €-ko beka bat jasotzeko. Enpresan Master Bukaerako Proiektua egiteko aukera ere ematen du, benetako arazo bati irtenbidea emanez (beka ere jasotzen da).

Erronka errealetan oinarritutako formazio praktikoak eta formazio dualak masterreko enplegu tasa %100etik gertu egotea eragiten dute.