Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleak Petronor enpresara bisitan

Atzealdea

Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleak Petronor enpresara bisitan

PETRONOR-ERA BISITAN

Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleak Petronor enpresara bisitan

Findegiko hainbat gune eta proiektu ezagutu zituzten: distilazio labeak, gasen tratamenduen zonaldea, Estatu mailako distribuzio olioduktuaren konexio gunea, hidrogenoarekin dituzten proiektu berritzaileak…

2025·03·03

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Industria Ingeniaritza masterreko ikasleek hainbat enpresa bisitatzen dituzte urtero, eta horietako bisita bat aurten Petronorreko findegira izan da. Oso bisita konpletoa izan da eta hainbat ikasgaietan ikasitakoa industrian nola aplikatzen den bertatik bertara ikusi zuten.

Autobus batean Petronorren findegiko gune desberdinak ikusi ahal izan zituzten: erregai gordina distilatzeko labeak, desulfurazio gunea, gasen tratamendua egiten den zonaldea, kokearen unitatea, erregaiaren gordelekuak, erregaia estatuko distribuzio olioduktuarekin konektatzen den BILVA puntua (Bilbao-Valladolid konexioa egiten duena), etab. Findegiko kontrol aretoa ere bisitatu zuten ikasleek, bertan planta osoko monitorizazioa egiten da eta segurtasun protokoloen berri ere jaso zuten.

Industria Ingeniaritza masterreko ikasleek Petronorrek esku artean dituen etorkizuneko proiektuen berri ere jaso zuten. Izan ere, trantsizio energetiko batean gauden honetan jasangarritasunaren inguruan erronka esanguratsuak ditu Petronorrek. Horietako bat, nagusiena, Petronorrek gidatzen duen BH2C, Basque Hidrogen Corridor, deritzona da; Europako lehen hidrogeno korredorea, hain zuzen ere. Gaur egun Hidrogenoa ekoizteko martxan dituzten elektrolizagailuak (2,5 eta 10 MWkoak) ikusteko aukera ere izan zuten ikasleek, eta etorkizunean 100 MWko elektrolizagailua eraikitzeko lortutako Europako laguntza lortu duela partekatu zieten.

Masterrarekin lotura estua

Industria Ingeniaritza masterreko bigarren mailako ikasleentzako antolatutako bisita izan zen. Bisita honen bitartez masterreko ikasgaietako ezagutza teorikoen aplikazio erreala ikusteko balio izan die ikasleei. Hala, bisitan ikusitakoak lotura zuzena dauka ikasketetan landutako hainbat gaiekin, besteak beste: instalakuntza industrialak, prozesu kimikoen teknologiak, monitorizazioa, ingeniaritza energetikoa, egitura metalikoak edota hormigoi armatuzkoak. .

Petronor eta unibertsitatearen elkarlana

Petronor eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren arteko elkarlana sendoa eta epe luzekoa da. Izan ere, hainbat arlotan kolaboratzen dugu: Hidrogeno Teknologikoen etengabeko prestakuntzako masterrean, hidrogenoaren inguruko ikerketa proiektuetan, antolaketa eta berrikuntza ereduaren ikuspegiko proiektuetan, eta noski, ingeniaritzako ikasleen praktikaldietan.

Mila esker Aida eta Maxi zuen azalpen eta denboragatik, oso bisita interesgarria izan zen! Mila esker baita ere Ricardo Garcíari, urteetan masterreko Instalakuntzak ikasgaiko kolaboratzaile ezin hobe izan denari, seihileko honetan zein bisitan parte hartzeagatik!