Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleek Fagor Ederlan lantegia bisitatu dute

Atzealdea

Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleek Fagor Ederlan lantegia bisitatu dute

BISITA

Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleek Fagor Ederlan lantegia bisitatu dute

Mondragon Unibertsitatea enpresa munduan murgilduta dagoen unibertsitatea da, eta, industrian duen laguntzaileen sareari esker, ikasleek enpresekin harreman zuzena izatea errazten du, hainbat jarduera akademikoren bidez

2022·11·17

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Industria Ingeniaritzako unibertsitate masterreko lehen mailako ikasleek Fagor Ederlaneko lantegiak bisitatu dituzte. Zehazki, “materialak eta prozesuak” espezialitateko ikasleek parte hartu dute jarduera horretan; izan ere, espezialitate horretako irakasgaietara bideratuta zegoen nagusiki bisita.

Markuleteko (Arrasate) eta Usurbilgo lantegietan, automobilgintzan aritzen den galdaketa industriaren benetako ingurune batean barneratu ahal izan dira ikasleak. Lantegiek azken teknologietako ekipamendua dute, eta masterreko irakasle taldeak uste du ikasleek jakin eta baloratu egin behar dutela enpresak nazioartean lehiakor izaten jarraitzeko egiten duen apustu handia.

Nazioarteko erreferentea

Fagor Ederlan da MONDRAGON Korporazioko Industria dibisioan bazkide kopururik handiena duen kooperatiba. 4.500 pertsonatik gorako ekipo batekin, Fagor Ederlan automobilgintzako osagaien hornitzaile liderra da nazioartean, eta chassis, powertrain, powertrain elektriko eta egiturazko osagaien hornitzailea da nagusiki.