Energia eta Potentzia Elektronika masterreko ikasleek artikulu bat argituraratu dute DYNA aldizkarian, aeroturbinei eta energiaren sorrera maximizatzeko erronka teknologikoei buruz

Atzealdea

Energia eta Potentzia Elektronika masterreko ikasleek artikulu bat argituraratu dute DYNA aldizkarian, aeroturbinei eta energiaren sorrera maximizatzeko erronka teknologikoei buruz

IKERKETA

Energia eta Potentzia Elektronika masterreko ikasleek artikulu bat argituraratu dute DYNA aldizkarian, aeroturbinei eta energiaren sorrera maximizatzeko erronka teknologikoei buruz

Zergatik daude hainbeste aeroturbina tipologia energia elektrikoa sortzeko? Haizea baxuak eta oso aldakorrak dituen leku batean, zein aeroturbina mota izan daiteke egokiena? Zein da sortutako energia elektrikoa maximizatzea ahalbidetuko duen erronka teknologikorik handiena? Hauek izan dira ikasleek aztertu dituzten alderdiak.

2021·11·30

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Energia eta Potentzia Elektronika Masterreko ikasleek ikerketa bat egin dute haize baxuak eta oso aldakorrak dituen kokaleku baterako aeroturbina tipologia egokienak identifikatzeko asmoz. Gainera, aeroturbina egokiena instalatu ondoren sortutako energia elektrikoa maximizatzea ahalbidetzen duen erronka teknologikoa zein den ere aztertu dute.

Ikerketa PBL (Project Based Learning) proiektuaren barruan egin da, eta enpirikoki frogatu ahal izan dute unibertsitateko laborategian dagoen haize-tunelean saiakuntza esperimentalak eginez. Egindako probek erakusten dute adimen artifizialak energia maximizatzea erraztu dezakeela, energia erauzteko algoritmo klasiko eta tradizionalen aurrean.

Ikerketako emaitzaren kalitatea bermatuta geratu da DYNA aldizkarian egindako argitalpen baten bidez. Izan ere, DYNA nazioarteko aldizkari zientifiko-teknologikoa da eta ingeniaritzaren hainbat arloetako ideak eta esperientziak argitaratzen ditu. Artikulua esteka honetan.

Zorionak egindako lanagatik eta eskerrik asko ezagutzera eman dizkiguzuen ondorioengatik!

Eredu praktikoa eta industriatik gertu dagoena

Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-eredua oso praktikoa da, eta industriaren eta gizartearen beharrei erantzutean oinarritzen da. Ikasleek sektore eolikoko enpresen benetako erronkak azter ditzaten ahalbidetzea eta ondorioak nazioarteko plataforma batean aurkezteak, praktikotasuna ikasgeletatik haratago aplikatzen dela bermatzen du.