Energia Berriztagarriak eta Mugikortasun Elektrikoa ibilbideko ingeniaritza ikasleak MUbil bisitatu dute

Atzealdea

Energia Berriztagarriak eta Mugikortasun Elektrikoa ibilbideko ingeniaritza ikasleak MUbil bisitatu dute

BISITA

Energia Berriztagarriak eta Mugikortasun Elektrikoa ibilbideko ingeniaritza ikasleak MUbil bisitatu dute

Horrelako aktibitate eta bisiten bitartez ikasleek aukera dute ikasgelan ikasitakoa gizartean eta merkatuan nola garatzen den ikusteko.

2023·10·11

$titulo.getData()


Mugikortasun adimenduna eta jasangarriaren sektoreak etorkizunean izango duen garrantzia dela eta, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Energiaren Euskal Erakundea eta Donostiako Udalak MUbil proiektua ipini zuten martxan. Erakunde pribatu, unibertsitate eta bestelako eragileekin kolaboratuz, MUbil Gipuzkoako erreferentea bihurtzen ari da mugikortasun adimendun eta jasangarriaren inguruko jarduera, zientzia eta ezagutzaren esparruan.

MUbil osatzen duten erakunde guztien helburua da Gipuzkoa elektromugikortasunean espezializaturiko lurralde bilakatzea, eta horretarako, ikerketa sustatzen da, hauen emaitzak aplikatzen dira eta oinarri teknologikoko negozio aktibitate berriak sortzen dira.

Ikasleen bisita

Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza graduko ikasleek, zehazki Energia Berriztagarriak eta Mugikortasun Elektrikoa izeneko ibilbidea aukeratu dutenak, MUbil proiektua ezagutzeko aukera izan dute. Euren laborategi eta instalazioak ikusi dituzte bertatik bertara eta proiektuko ordezkariek beraien helburu, aktibitate eta proiektuak aurkeztu dizkiete.

Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzek urtero egin ohi dituzte horrelako irteera eta ekintza bereziak. Izan ere, enpresek eta gizarteak dituzten errokak gertutik ezagutzea interesgarria da ikasleak beraien ibilbide profesionala definitzen joan daitezen.

Mila esker MUbileko taldeari.