Energiaren Ingeniaritzako eta Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritzako ikasleek Fagollagako zentral hidroelektrikoa bisitatu dute

Atzealdea

Energiaren Ingeniaritzako eta Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritzako ikasleek Fagollagako zentral hidroelektrikoa bisitatu dute

BISITA

Energiaren Ingeniaritzako eta Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritzako ikasleek Fagollagako zentral hidroelektrikoa bisitatu dute

Bi graduak Galarretako EKO Campusean eskaintzen dira, Hernanin, eta zentrala udalerrian bertan dago.

2023·06·08

$titulo.getData()


Hernaniko Galarreta EKO Campusean irakasten diren Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako bi mailetako ikasleek (Energiaren Ingeniaritzako Gradua eta Ingeniaritza Gradua Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetan – Green Manufacturing) Fagollagako zentral hidroelektrikoa bisitatzeko aukera izan dute. Ingeniaritzako lehen ikasturtean ikasleek fisika, matematika, energia edo oinarri informatikoak bezalako irakasgaiak landu dituzte, eta ezagutza horiek zentralaren aktibitatearekin erlazionatuta daude nolabait.

Fagollagako zentral hidroelektrikoa Urumea ibaian dago kokatuta, Ereñotzun. Zentral hidroelektriko txikia da, eta 100 urte baino gehiago daramatza martxan. 1988an hobekuntza batzuk egin baziren ere, oraindik badira hainbat makina eta pieza hasiera hasieratik martxan jarraitzen dutenak. Ibaiaren puntu horretan 6 metroko desnibela dagoenez zentralak 100 kW sortzeko gaitasuna du. 2018an, zentralaren jabeak erretiroa hartu zuen eta Goiener kolektiboari eskualdatu zitzaion, Nafarcoop sozietatearen bidez.

Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasleek bisita honen antzerako jarduerak izaten dituzte ikasturtean zehar, eta honek ikasleei ahalbidetzen die gizartearen beharrak gertutik ezagutu eta beraien proiekzio profesionala bideratzeko. Trantsizio energetikoa oso protagonista izaten ari da gaur egun, eta, beraz, Galarretako campuseko irakasle taldeak GoiEnerreko ordezkari bat gonbidatu zuen unibertsitatera hitzaldi bat ematera zentrala bisitatu baino egun batzuk lehenago.

GoiEner energia berriztagarria sortzeko eta kontsumitzeko proiektu kooperatiboa da. Taldearen helburua da bazkideen energia kontsumoa hornitzeko adinako energia kantitatea sortzea eta gainera sorkuntza berriztagarrien bitartez egitea. Gaur egun, 17.000 bazkide baino gehiago dira eta ia 21.000 kontratu dituzte. Komunitate horrek kontsumitzen duen energiaren zati bat Hernaniko Fagollaga zentral txikian sortzen da.

Galarretako campusa

Mondragon Unibertsitateko Hernaniko Galarreta campusak 10 urte beteko ditu laster, eta ibilbide honetan campusetik igaro diren 1500 ikasle baino gehiagok hainbat eta hainbat ekintza eta bisita izan dituzte, Fagollaga eta Goienerrekoen antzekoak. Campusak ikerketa eta transferentzia jarduerak ditu, baita profesionalentzako ikastaroak ere. Hala ere, campuseko jarduera nagusia prestakuntza arautuan oinarritzen da, zehazki ingeniaritzako bi gradu eta hiru unibertsitate masterrekin. Gainera, bai gradu zein masterretan ikasleek aukera dute programa dualean parte hartzeko eta ikasketak enpresako praktikaldiekin uztartzeko (ordaindutako praktikaldiak).

Graduak:

Unibertsitate-masterrak: