Mondragon Unibertsitateko Diseinu Industrialeko Ingeniaritzako ikasleek hiru akzesit eta publikoaren sari berezia lortu zituzten Ontzi eta Enbalajeen Sari Nazionaletan.

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Diseinu Industrialeko Ingeniaritzako ikasleek hiru akzesit eta publikoaren sari berezia lortu zituzten Ontzi eta Enbalajeen Sari Nazionaletan.

LEHIAKETA

Mondragon Unibertsitateko Diseinu Industrialeko Ingeniaritzako ikasleek hiru akzesit eta publikoaren sari berezia lortu zituzten Ontzi eta Enbalajeen Sari Nazionaletan.

Lehiaketaren helburua da ontzien eta enbalajeen sektorean berrikuntza, diseinua eta jasangarritasuna sustatzea, enpresa munduaren eta unibertsitate munduaren arteko lotura sendotuta. Sarien edizio honetan, 25 ikastetxetako 636 ikaslek hartu dute parte.

2023·06·08

$titulo.getData()


Berrerabili eta birkargatu daitezkeen jakietarako ontziak, “take away”-aren merkaturako ontzi mononomaterialen soluzioak eta ospitaleetatik pazienteei droneekin medikamentuak modu seguruan bidaltzeko packaging sistema adimendunak dira Ontzi eta Enbalajeen Sari Nazionalen XIV. edizioko proposamen irabazleetako batzuk. Lehiaketaren sariak Valentzian banatu dira, eta 200 ikasle eta profesional baino gehiago egon dira han.

Sari horiek Ontzi eta Enbalajeen Berrikuntza Klusterraren ekimena dira, eta diseinu ikasleen eta sektoreko enpresen arteko konexio puntu bat ezarri nahi dute. Aurtengo edizioan 25 ikastetxetako 636 ikaslek hartu dute parte, eta Mondragon Unibertsitateko Diseinu Industrialeko Ingeniaritzako Graduko ikasleek sari bat baino gehiago lortu dituzte.

Ontzi mononomaterialak Take-awayrako

Mondragon Unibertsitateak bi akzesit lortu ditu Hinojosa enpresaren erronkan, non ikasleek paperezko edo kartoizko ontziak eta ahalik eta elementu gutxien erabiliz take-awayrako ontziak birdiseinatu behar zituzten.

Lehen Akzesita Enara Lopezek, Uxue Olariagak eta Maiana Alzugurenek diseinatutako “Petite” ontzirako izan da. Produktua kontsumitu ahala murrizten den enbalaje bat da proiektu hori.

Bigarren Akzesita Haizea Azua Zarragarentzat, Haizea Aranbarrirentzat eta Maite Txakartegirentzat izan da, “Con la comida no ¿jugamos?” izeneko ideiagatik. Proposamen berritzaile hori janari lasterrerako ontzi bat da, eta ontziak “nor da nor” jolasa du barruan.

 

PETITE

512x262

512x262

 

CON LA COMIDA NO ¿JUGAMOS?

512x262

512x262

 

Ontzi bat, “zoazen lekura zoazela zurekin egongo dena”

Mondragon Unibertsitateak eskuratutako hirugarren akzesita, berriz, “Magma” proiektuari esker izan da. Proiektua Natale Armendarizek, Maider Armentiak, Oier Bengoetxeak eta Itziar Sanchezek egin dute, ITC Packagingek jarritako erronkari erantzuteko. Enpresa horrek elikagaietarako ontzi berrerabilgarri bat sortzea proposatu die ikasleei.

“Magma” diseinu ergonomiko eta pilagarri erakargarria duen proteina pote bat da, eta diseinu horrek jasangarritasuna bermatzen du, bai eta banaketa eroso egitea ere.

MAGMA

512x262

512x262

 

Plan Cantera Cluster saria

Azkenik, edizio honen berrikuntza gisa, sari berezi bat eman da, bertaratutakoek aukeratuta, eta sari berezi hori Mondragon Unibertsitateko Natale Armendarizi, Maider Armentiari, Oier Bengoetxeari eta Itziar Sanchezi egokitu zaie, ITC Packagingerako aurkeztutako “Magma” proiektuagatik.

Sariei buruz

Ontzi eta Enbalajeen Berrikuntzako Klusterrak 2009an deitu zituen lehen aldiz Sari Nazional horiek, sektorean berrikuntza, diseinua eta jasangarritasuna sustatzeko eta enpresa munduaren eta unibertsitate munduaren arteko lotura sendotzeko.

Aurreko hamabi edizioetan, 3000 ikaslek baino gehiagok aurkeztu dituzte proposamenak, sarietan lagundu duten ontzi eta enbalajeen enpresa fabrikatzaileek edo erabiltzaileek planteatutako erronkei erantzuteko.