Ingeniaritza Biomedikoko ikasleek ONBideratu zentroa bisitatu dute

Atzealdea

Ingeniaritza Biomedikoko ikasleek ONBideratu zentroa bisitatu dute

BISITA

Ingeniaritza Biomedikoko ikasleek ONBideratu zentroa bisitatu dute

Hirugarren mailako 30 ikasle joan dira UGGASAk Urretxun duen zentrora, Gogoa Mobility Robotsek garatutako ekipoak bertatik bertara ezagutzeko.

2022·12·13

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Biomedikoko Graduko 3. mailako ikasleek bisita egin dute UGGASAk (Urola Garaiko Garapenerako Agentzia) Urretxun duen ONBideratu zentrora.

ONBideratura egindako bisita Medikuntzako Ekipamendu Teknologikoak irakasgaiarekin lotuta egon da, eta bertan, Gogoa Mobility Robots enpresako lau ingeniarik (horietako bi Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiak) eta ONBideratu zentroko fisioterapeuta batek 4 ardatz garrantzitsuri buruzko prestakuntza teorikoa eskaini diete:

  • Neuroerrehabilitazioa eta estimulazio kognitiboa
  • Errehabilitazio robotikoko eta abordatze terapeutikoko estrategiak
  • Errehabilitazioko eta pertsona-robot integrazioko sistema robotikoak diseinatzea
  • Industrializazio- eta homologazio-prozesuaren araudiak eta erronkak

Fase teorikoa gainditu ondoren, atal praktikoan errendimendu betean diharduten ONBideratu zentroaren sistemak ezagutu dira. Ikusi da fisioterapeutek exoeskeletoekin, goiko gorputz-adarrak birgaitzeko ekipo robotikoekin eta errealitate birtualeko ekipoekin lan egiten dutela, mugimen-afekzioak dituzten pertsonak hobetzeko.

Mondragon Unibertsitateak irakaskuntza praktikoaren aldeko apustua egiten du, eta enpresen errealitatetik gertu bizi da, ikasleei sektoreko enpresen errealitatea gertutik ezagutzeko aukera emanez.