Energiaren Ingeniaritza Graduko eta Industria Masterreko ikasleak WindEurope-ko urteko hitzaldira joan dira

Atzealdea

Energiaren Ingeniaritza Graduko eta Industria Masterreko ikasleak WindEurope-ko urteko hitzaldira joan dira

HITZALDIA

Energiaren Ingeniaritza Graduko eta Industria Masterreko ikasleak WindEurope-ko urteko hitzaldira joan dira

Energia eolikoaren sektoreak aukera profesional handiak eskain diezazkieke bi titulazio horietako ikasleei

2022·04·11

$titulo.getData()


Iberiar penintsulako iparraldean energia eolikoa sortzeko ahalmen handia dago. Klimak, topologiak eta lurraldeko enpresa-sareak erreferentzia-leku bihurtzen dute Europan, eta ustiapen-ahalmen handia du epe ertainean.

Horregatik, Mondragon Unibertsitateko Energiaren Ingeniaritza Graduko eta Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleek aukera profesional handiak izan ditzakete sektore horretako hainbat esparrutan. Errealitate hori ikasleei erakusteko asmoz, irakasle taldeak WindEuropek ikasleekin urtero egiten duen hitzaldia bisitatzea erabaki du.

Zein dira sektoreak energia eolikoan dituen arazo nagusiak Europan?

  • Fabrikazio eta hornidura-katea mantentzea eta ziurtatzea Europan
  • Onshore eta offshore parke eoliko berriak instalatzeko leku estrategikoak definitzea (turbina flotatagarriak barne)
  • Sorkuntza eolikoa eta energiaren prezioa orekatzea
  • Haize-sorgailuen palen zirkulartasuna eta iraunkortasuna
  • Digitalizazioa, kostuak murrizteko eta sortze-sistemen integrazioa sustatzeko

Hiru egunetan zehar kongresura bertaratzen direnek energia eolikoaren sektoreko 300 espezialisten hitzaldiak entzun ahal izango dituzte eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute errealitate hori. Unibertsitateak sustatzen duen ikaskuntza praktikoaren eredua oso lotuta dago enpresa-errealitatearekin; horregatik, seihileko guztietan antolatzen dira enpresetara bisitak, jardunaldiak edo hitzaldiak, ikasgelan ikasitakoa osa dezaketen gonbidatu adituekin.

Aukera handiak

Gizarteak sorkuntza berriztagarriaren portzentaje handiagoa duen energia-eredu berri baterantz jo behar du. Eta, aldi berean, erronka horrek balio-katearen puntu askotan berrikuntza eskatzen du, non euskal enpresak oso aktiboak diren: palen diseinua optimizatzea, material jasangarriagoak integratzea, fabrikazio aurreratuko teknologiak sustatzea, kontrol eta monitorizazio handiagoko sistema, erroten errendimendua maximizatzea, energia sarean integratzea kudeatzea eta orekatzea. Lurraldeko enpresen eta erakundeen sarea apustu handia egiten ari da sektore horren alde, eta Mondragon Unibertsitatetik talentu gazte kualifikatua emanez lagundu nahi dugu.