Lanbide heziketako ikasleak atzerrira doaz, baita Duala egiten dutenak ere

Atzealdea

Lanbide heziketako ikasleak atzerrira doaz, baita Duala egiten dutenak ere

LAN PRESTAKUNTZA

Lanbide heziketako ikasleak atzerrira doaz, baita Duala egiten dutenak ere

Errumanian, Polonian eta Txekiar Errepublikan egingo dute hiru hilabetez Laneko Prestakuntza moduluari dagokion praktikaldia

2022·03·10

$titulo.getData()


2021-22 kurtsoan Mondragon Goi Eskola Politeknikoko heziketa zikloetan ari diren 5 ikaslek 3 hilabeteko mugikortasun esperientzia edukiko dute Erasmus programari eta HETEL elkarteari esker. Parte hartzaile horietako batzuek Erasmus programaren prozedura estandarraren bitartez eskuratu dute beka; hala ere, laugarren urtez jarraian, ibilbide Duala egiten ari den ikasle batek ere mugikortasun esperientzian parte hartzea sustatu du Mondragon Goi Eskola Politeknikoak. Aipatzekoa da irakaskuntza zentro hau izan dela Euskadi mailan Heziketa Zikloetako ikasleei aukera hau eskaintzen dien lehenengo erakundea eta bakarra.

Erasmus programak 2001 urteaz geroztik heziketa zikloetako 2. kurtsoko ikasleei Europan mugikortasun esperientziak eduki ditzatela ahalbidetzen die. Dena dela, dual modalitatea egiten zuten ikasleak, hau da, ikasketen bigarren urte osoan ikasketak eta lana txandakatzen dituztenak, programatik kanpo geratzen ziren. Zailtasun honen aurrean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa 2019.urtean hasi zen eskualdeko enpresekin estrategia bat diseinatzera alderdi guztietarako onuragarria izango zen plan bat martxan jartzeko. Ondorioz, prestakuntza duala egiten duten ikasleek bere enpresako Europako filial batera joateko aukera dute.

2021-2022 kurtsoan lanbide heziketako bost ikaslek bidaiatuko dute atzerrira martxoa eta ekaina bitartean, hain zuzen ere Praga (Txekiar Errepublika), Krakovia eta Rzeszow (Polonia) eta Cluj (Errumania) hirietara joango dira.  Horietako batzuentzat enpresa batean duten lehen esperientzia izango da, baina ibilbide duala egin duenarentzat enpresa bereko beste filial batean egingo dute.

Erasmus programak gero eta onarpen hobea dauka heziketa zikloko ikasleen artean, hala adierazten dute ikasleen eskaera kopuruek eta baita esperientzia bizi ondoren egindako balorazioek ere. Denek diote errepikatzeko moduko esperientzia dela bai prestakuntzaren aldetik, baita arlo pertsonalean izandako esperientziaren aldetik ere.