Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak bere akreditazio instituzionala berrizteko prestatzen ari da

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak bere akreditazio instituzionala berrizteko prestatzen ari da

AKREDITAZIO INSTITUZIONALA

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak bere akreditazio instituzionala berrizteko prestatzen ari da

Erakunde hau Akreditazio Intituzionala berrizteko prozesuaren azken fasean dago, eskaintzen duen Goi Mailako Hezkuntzaren kalitatea bermatzen duena.

2024·04·26

$titulo.getData()


Datorren maiatzaren 21ean eta 22an, kanpo-ebaluatzaile talde batek Erakundearen berrikuspen sakona egingo du, irakaskuntzaren kalitatea, ikerketa, kudeaketa instituzionala eta eskura dauden baliabideak ebaluatuz.

Akreditazio berriztapena, unibertsitate-erakunde gisa jarraitzeko ezinbesteko baldintza izateaz gain, erdietsitako lorpenei buruz hausnartzeko eta hobekuntza-arloak identifikatzeko aukera ere bada, bikaintasun akademikoarekin dugun konpromisoan aurrera egiten jarraitzeko.

Adi egon gure Erakundearen ibilbidean horren mugarri garrantzitsu den prozesu honi buruzko hurrengo berriei!