Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak 634 diploma banatu ditu ingeniaritzako gradu, master eta doktoregoko ikasketak amaitu dituztenei

634 diploma banaketa ingeniaritzako gradu, master eta doktoregoko ikasketak amaitutakoei
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, joan den maiatzaren 10ean, urtero antolatzen den diploma banaketa ekitaldia ospatu zuen Kursaalen, 2023ko gradu, master eta doktorego ikasketak bukatu dituzten graduatuei diplomak emateko. Guztira, 634 gazte batu ziren, horietatik 421 gradukoak, 183 masterrekoak eta beste 30 doktoretzakoak.
Ekitaldiak Kursaaleko Auditorioko edukiera betetzea lortu zuen; izan ere, diplomatuez gain, beraien familia, lagunak eta Hernaniko, Arrasateko eta Ordiziako alkateak ere hurbildu ziren bertara, fakultateak kanpusa baitu herri horietan.
Berrikuntza gisa, aurten, AS Fabrik Bilboko campuseko Ingeniaritza Mekatronikoko graduko ikasleek diploma jaso dute lehen aldiz. Horrek esan nahi du dagoeneko sendotzen ari dela Mondragon Unibertsitateko campus berria Bilbon.
Ekitaldian, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Carlos García Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusiak, Nekane Errasti Eskolako koordinatzaile akademikoak eta Isidro Elduaien Athloneko zuzendariak hartu zuten parte. Gainera, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua ere joan zen ekitaldira.