Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak oinarri teknologikoko start upak bilatzeko lehiaketa antolatu du
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak oinarri teknologikoko start upak bilatzeko lehiaketa antolatu du
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak oinarri teknologikoko start upak bilatzeko lehiaketa antolatu du
Irabazleek lortzen ahal duten saria 25.000 eurotik gorakoa da, eta banatutako sari guztien balioa, guztira, 110.00 eurotik gorakoa.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ‘Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepeneurship Awards’ lehiaketaren edizio berri baterako izen-ematea ireki du. Lehiaketa horren bidez, negozio-ideia batek nahiz startup sendotu batek, unibertsitatearekin lotura izan edo ez, beren proiektura Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasle bat sartzeko aukera izango dute.
Hala, unibertsitateak eta enpresa laguntzaileek, besteak beste, Fagor Taldeak, Orbeak eta MONDRAGON Korporazioak, hainbat beka eskainiko dituzte ikasleek ekintzailetza-proiektua martxan jartzen lagun dezaten. Horretarako, pertsona edo talde ekintzaileak aukeratu ahal izango du zein ingeniaritza-ikasle profil sartu nahi duen proiektuan: mekanika, elektronika, informatika…
Parte hartzeko ez da beharrezkoa Mondragon Unibertsitatekoa izatea; izan ere, lehiaketa honen helburu nagusietako bat da industriarekin, teknologiarekin edo jasangarritasunarekin lotutako ideiak dituzten pertsona edo taldeei merkatura jauzi egiten laguntzea. Alde horretatik, ez da beharrezkoa oraindik gauzatu gabeko ideia bat izatea, eratu berri diren edo sortzeko bidean dauden startupek ere aurkeztu ahal izango dute lehiaketara.
Beken formatuak anitzak dira, eta ez dira lehen aipatu ditugun beketara mugatzen. Besteak beste, teknologiaren eta ekintzailetzaren arloko laguntza ere eman dezakete, baita bulego, ekipamendu eta prototipoak egiteko gune bat ere, edo jabetza industrial eta intelektualari buruzko aholkularitza ere.
Iazko udako edizioan, 11 beka eman zitzaizkien ideia berritzaile, teknologiko eta jasangarriei, eta 32 aurkeztu ziren lehiaketara. Aurten, kopuru horiek berdintzea edo gainditzea espero da, lehiaketak garrantzi handia baitu sektorean. Azken hori, besteak beste, lehiaketako kolaboratzaile-sareak ematen dituen laguntzek eta zerbitzuek duten balio handiari esker lortu da. Hauek dira sare horretako kideak: Fagor Taldea, Orbea, MONDRAGON Korporazioa, Gaztenpresa, Isea, Saiolan, GARAIA, Galbaian eta Erreka.
Izena emateko epea zabalik
Lehiaketa bi kategoria handitan banatzen da: proiektuak eta startup-a. Lehenengoa, berriz, honela banatzen da: ‘Ideas to commercialisation’, proiektu onena saritzen duena, epe laburrean merkaturatzeko duen aukerarengatik; ‘Ideas to innovation’, edukiren batean sakondu behar duen baina epe ertain-luzean merkatura iristeko asmoa duen proiekturik onena saritzen duena; eta ‘Ideas to research’, oraindik ikerketa behar duen baina merkatura epe luzera iritsi ahal izatea espero duen proiekturik onena saritzen duena. Startup kategoriari dagokionez, bi sari egongo dira ‘Growing up’ eta ‘Scaling up’ faseetarako.
Edizio berri honetan parte hartu nahi duten pertsona edo taldeek apirilaren 4a baino lehen eman beharko dute izena. Maiatzaren lehen hamabostaldian jarriko dira harremanetan parte-hartzaile guztiekin sariren bat irabazi duten ala ez jakinarazteko, eta ekainaren hasieran egingo da ekitaldia, non irabazle guztiek parte hartuko duten.
Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak hemen
HIREKIN proiektua
Mondragon Unibertsitateak joan den udan inauguratu zuen HIREKIN, Arrasaten dagoen Industria Eraldaketa Iraunkorrerako Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroa, industria-eraldaketa jasangarri baterako. Zentro hau Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak gidatzen du eta enpresen, ekintzaileen, ikertzaileen eta ikasleen diziplina arteko lankidetza sustatuko du ekintzailetza eta barne-ekintzailetza ekintzetan, industria jasangarri baterako beharrezko trantsizioa egiteko.
Lehiaketa hau, beraz, ekintzailetza industriala eta jasangarria sustatzea helburu duen proiektu zabalago baten barruan sartzen da, izan ere, bai unibertsitatea bai HIREKIN proiektua babesten duten enpresak inplikatuta daude lurraldeko industriaren eraldaketan, baita enpleguaren sustapenean ere.
HIREKIN proiektuari buruzko informazio gehiago hemen