Eskola politeknikoak inguruko enpresetako profesionalen enplegagarritasuna hobetzeko konpromisoa hartu du

Atzealdea

Eskola politeknikoak inguruko enpresetako profesionalen enplegagarritasuna hobetzeko konpromisoa hartu du

EMPLEGARRITASUNA

Eskola politeknikoak inguruko enpresetako profesionalen enplegagarritasuna hobetzeko konpromisoa hartu du

MONDRAGON, Alecop, Udalaitz, Mondragon Unibertsitatea eta Miguel Altuna Lanbide Heziketa Institutuak osatutako partzuergoak Udalaitz eta Cikautxoko pertsonentzako kualifikazio eta birkualifikazio programa bultzatu du. Proiektua duela bi urte jarri zen abian, 350 mila euroko aurrekontuarekin, eta CEPESen, Europako Gizarte Funtsaren eta LagunAro, EPSVren finantzaketa izan du.

2023·04·05

$titulo.getData()


Bi urte eta erdiz, proiektuan parte hartzen duten erakundeek gaitasun eta jarrera multzo bat aktibatzeko lan egin dute. Gaitasun eta jarrera horiei esker, pertsonek lana lortu eta mantendu ahal izango dute azkar digitalizatzen ari den fabrikazio ingurunean. Esperientzia pilotu ona izan da eragile guztientzat, eta emaitzek hasierako aurreikuspenak gainditu dituzte.

Industria arloko aldaketak gero eta bizkorrago gertatzen dira, eta enpresek eta profesionalek lehenbailehen egokitu behar dute. Gaur egun enpresek plantilla beterano batekin egin behar diete aurre digitalizazioaren erronkei, eta horrek beharrezkoa egiten du birkualifikazio prozesu bat. “Proiektu esanguratsua da; MONDRAGONeko ekosistemarekin elkarlanean eta erakunde desberdinen arteko lankidetzan landu da, eta oso emaitza ona lortu dugu”, ziurtatu du Iñigo Larreak (MONDRAGON).

Ekimena beharren azterketa batekin abiatu zen... eta eremu argi bat identifikatu zen: fabriken digitalizazioa eta horrekin lotutako erronkak. Ondoren, hautemandako beharrekin zuzeneko lotura duten bi prestakuntza jarri ziren abian:

• Muntaketa Digitaleko Langilea

• Logistika, biltegia / orga gidaria.

Esperientzia arrakastatsua izan da, eta Partzuergoa ikastaro gehiago egiteko pentsamendutan dabil dagoeneko: kooperatibentzako ‘neurrira’ antolatutakoak, prestakuntza moldagarri eta malguetarako, enpresarekin batera garatutako gai zerrenda eta curriculumarekin, eta gaur egun Udalaitzen dauden pertsonentzako beste prestakuntza ildo orokorrago batekin.

“Udalaitzen, industria, ekoizpen eta logistika arloetan dago, bereziki, enplegu eskaria. Eta urte hauetako guztietako esperientziak erakutsi digu enplegagarritasuna eta balioaniztasuna oso ezaugarri garrantzitsuak direla. Partzuergoak eta bertatik bultzatu dugun prestakuntzak aukera eman digu arlo oso espezifiko eta etorkizunekoetan prestatzeko”.

Eduki digitalak, moldagarriak eta malguak

Hainbat modulutan egituratutako prestakuntzak aukera eman die ikasleei ikastaroak online jarraitzeko, Tableta baten bidez, eta baita irakasleekin aurrez aurreko saioetan ere.

Nieves Alcainentzat esperientziak merezi izan du. “Cikautxon kooperatibaren beraren laguntza paregabea izan dugu, eta erakundearen berezko beharrei erantzun nahi izan diegu”. Ad hoc ikastaroei esker, Berriatuan dagoen kooperatibako hainbat langile trebatu eta birkualifikatu ahal izan dira.

Urtzi Gurutziaga Fluidoak Gidatzeko Hodien negozioaren industrializazio arduraduna da Cikautxon, eta prestakuntzen sustapenean aktiboki parte hartu duen pertsonetako bat da. “Cikautxok zortzi ekoizpen planta ditu munduan, eta horietako askotan, hala nola Mexikon, Indian edo Eslovakian, plantillak hirukoizten ari gara. Beraz, prestakuntza estandarizatu behar dugu, plataforma bat sortu, aukera izan dezagun arintasunez prestakuntza saioak osatu eta gure pertsonak kualifikatzeko, eta lehen esperientzia hau oso ona izan da”.

Emaitzak eta ikastaroen azken balorazioa bikainak izan dira. Orain, lanean jarraitu beharko dute. Ikastaro gehiago diseinatzen, partner berriekin, eta premia zehatzak dituzten kooperatibetan. Partzuergoarentzat hau hasi baino ez da egin, eta aurki jarraituko dute helburu partekatuari jaten ematen: enplegagarritasunari, hain justu.