Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak forja teknologiari lotutako ekipamentu teknologia erakutsiko die enpresei, lankidetza-aukerak identifikatzeko
Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak forja teknologiari lotutako ekipamentu teknologia erakutsiko die enpresei, lankidetza-aukerak identifikatzeko
Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak forja teknologiari lotutako ekipamentu teknologia erakutsiko die enpresei, lankidetza-aukerak identifikatzeko
Topaketak SPRIK sustatutako Basque Digital Innovation HUB (BDIH) iniziatibaren Deep Dive jardunaldien barruan kokatzen da. Ekimen honen xedea da Zientzia,Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideen ekipamendu teknologiko modernoak euskal enpresen esku jartzea da (ETE eta enpresa handiak)
Material aurreratuen Deep Dive-aren lehen Saioan honako hau aztertuko da:
- Forjaketa-altzairuak, arintzeko estrategia betetzeko
- Hotzeko eta beroko forjaketa-prozesuen garapen birtuala
- Hotzeko forja-osagaien diseinuak optimizatzea/baliozkotzea
- Material anitzeko egituretarako sarrera: forjaketa birakariko prozesu aurreratua, lehengaiak aurrezteko eta osagaiak arintzeko
- Osagaiak arintzea
- Forja-prozesuen jasangarritasuna eta eraginkortasun energetikoa
Saio hau bereziki interesatzen zaizu baldin eta:
Enpresa eraldatzaile bateko kide zara eta bere prozesuak balio erantsi handiagoko teknologietara egokitu nahi dituzu, energiari, ekonomiari eta materialari dagokienez eraginkorragoak diren teknologietara.
Ezagutu Mondragon Unibertsitateko aktiboak eta ekipoak:
Hauek dira saioan zehar erabiliko ditugun aktiboak eta ekipoak:
APIRILERA ATZERATUTA
Zuretzako aukera
Deep Dive hau euskal enpresa industrialen gerentei, I+Gko arduradunei, kalitate-arduradunei eta ekoizpen-arduradunei zuzenduta dago, eta honako hauek bilatzen ari direnak:
- Egungo materialen prestazioak hobetzea, gero eta zorrotzagoak diren zerbitzu-ekintzen aurrean
- Material berriak erabiltzea lotutako ekoizpen-prozesuekin
- Diseinuko eta fabrikazioko estrategia berrietara egokitutako material fidagarrienak eta moldakorrenak lotzeko metodoak
- Estaldura berri eraginkorragoak eta iraunkorragoak
- Produktuen kostua murriztea, haien ezaugarriak mantenduz edo hobetuz
- Materialen balio-bizitza luzatzen eta birziklagarritasuna zehazten laguntzen duten zerbitzuak