Profesionalei zuzendutako patenteen aditu ikastaroko 12 ikasleek euren diploma jaso dute
Profesionalei zuzendutako patenteen aditu ikastaroko 12 ikasleek euren diploma jaso dute
Profesionalei zuzendutako patenteen aditu ikastaroko 12 ikasleek euren diploma jaso dute
Dagoeneko 150 profesionalek egin dute ikastaroa 2010ean lehen edizioa abiatu zenetik.
Azaroak 11n Leire Bilbaok, Innobasqueko Zuzendari Nagusiak, diplomak banatu zizkien Patente Aditua Enpresan ikastaroa egin duten ikasleei.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak antolatutako ikastaroa izan da SPRIrekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Innobasquerekin eta Enterprise Europe Networkekin lankidetzan. Patenteen politikari lotuta enpresa esparruan jarraibideak eta irizpideak finkatzeko ikastaro lagungarria izanik.
Ikastaroan inguruko hainbat enpresetako negozioko eta berrikuntzako zuzendariek, zuzendari teknikoek eta enpresetako I+G+Bko teknikariek parte hartu dute. Dagoeneko 150 pertsonak egin dute ikastaroa 2010ean lehen edizioa abiatu zenetik.
Eskertza beregia egin nahi diegu irakasle gisa aritu diren kanpoko kolaboratzaileei:
- Ismael Igartua Irizar:Telekomunikazio Ingeniaria. Jabetza Industrialeko Agentea eta Patente Europarren Agentea. GALBAIAN Intellectual Property-ko bazkide eta sortzailea
- Pascual Segura Cámara: Kimikan Doktorea eta Jabetza Industrialeko Agentea. Bartzelonako Unibertsitateko Patente Zentroaren sortzaile eta zuzendaria
- Guillaume Durville: Ingeniari elektrikoa, M.Sc. Fisikan eta DEUG Zuzenbidean. Patente Europarren Agentea.
- Santiago Jordá Petersen: Ingeniari Industriala. Jabetza Industrialeko Agentea eta Patente Europarren Agentea. Curell Suñol-eko Patente Departamentuko arduraduna
- Anna Barlocci Pennati: Ingeniero Industrial. Agente de Patentes Europeas. Socia fundadora de ZBM Patents.
- Carmen Toledo De La Torre: Farmazian Doktorea. Gaur egun OEPM - Informazio Teknologikoko Unitateko burua.
- Ignacio Marqués Jarque: Abokatua. Grau & Angulo-ko bazkidea.
- Alessandro Orsi: Informatikan Lizentziatua. Patente Europarren Agentea. Jabetza Industrial, Patente eta Marken Agente italiarra. HP Inc.-eko JIko Transakzio Departamentuko lehendakariorde orokorra.
- Hendrik Promies: Ingeniari elektrikoa. Patente Europarren Agentea eta Patenteen Agente Alemaniarra. Siemens AG-ko JIko aditu printzipala.
HURRENGO EDIZIOA
Ikastaroaren hurrengo edizioei buruzko informazioa jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan formulario honen bitartez, edota helbide honetara idatzita djustel@mondragon.edu