Energia eta potentzia elektronikako masterreko ikasleak podiumera iritsi dira eraginkortasun industrialaren isover 2021 sarietan
Energia eta potentzia elektronikako masterreko ikasleak podiumera iritsi dira eraginkortasun industrialaren isover 2021 sarietan
Energia eta potentzia elektronikako masterreko ikasleak podiumera iritsi dira eraginkortasun industrialaren isover 2021 sarietan
Erronka izan da Aire Likidoko Energia Biltegiratzeko plantaren (LAES) eraginkortasuna hobetzeko sistemak ebaluatzea eta proposatzea, plantaren errendimendu termikoa hobetuta, bero edo hotz iturri gehigarriak sartuz, ekoizpena sustatzeko irtenbide berriak ezarriz eta energiaren aprobetxamendua hobetuz, esaterako.
Eraginkortasun Industrialaren ISOVER 2021 Sarien bidez, asmoa da ikasleen, Unibertsitateko kudeatzaileen eta ISOVER eta Endesa bezalako enpresa pribatuen parte hartzea, lankidetza eta konpromisoa areagotzea, industriako energia eraginkortasunari lotutako kontuetan. Lankidetzaren helburua da are eta kontzientzia handiago lortzea karbono gutxiko industria baterantz jotzeko 2030 Horizonteak markatutako helburuak betetzea ahalbidetuko duten eta klima aldaketaren aurkako ekintzak hedatzeko plataforma izango diren oinarrizko printzipioei buruz.
Aurtengo edizioan, Estatuko unibertsitateek 9 proiektu aurkeztu dituzte, eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Energia eta Potentzia Elektronikako Unibertsitate Masterreko ikasleek hirugarren postua lortu dute. Asier Torres, Jon Yarza, Unai Nogueras, Manex Gondat eta Beñat Arribas izan dira taldeko kideak, eta Gonzalo Abaden eta Eneko Unamunoren tutoritzapean aurkeztu dute lana.
Proiektua
Mondragon Unibertsitateko ikasleek Tenerifeko sare elektrikoko LAES biltegiratze sistemen eta Litio Ionen baterien analisia jasotzen duen dokumentua entregatu dute. Bertan, teknologia horiek dakartzaten hobekuntzak aztertzen dira eta hainbat irtenbide proposatzen dira. Kasu errealen hainbat irtenbide ere aztertu dira, munduko hainbat lekutan, hala nola Erresuma Batuan edo Estatu Batuetan, proposatutako irtenbideei aurre egiteko.
Fokua Tenerife uhartearen kasuan jarri da gehiago, eta, hori eginda, sarearen eredu baliokide bat sortu da LAES sistemak litiozko bateriekin batera izango lituzkeen ondorioak aztertu ahal izateko. Eredu baliokide sinplifikatua hauxe da funtsean: inpedantzia baliokidea duen sorgailu sinkrono bat eta bateria sorta bere bihurgailuaren ondoan.
Sistemak azkar erantzuteko bi kontrol estrategia proposatu ondoren, 2030eko estatistiketan oinarritutako egoera batean sistemak izango duen eragina aztertu da.
Masterrarekin lotura handia duen gaia
Potentziako Elektronikako Masterreko ikasleek masterreko bigarren seihilekoko proiektuaren barruan garatu dute lehiaketara aurkeztutako lana. Proiektuari esker, ikasleek lantzen jarraitu ahal izan dute honako ikasgai hauetan jada ikasita zituen kontzeptu teorikoak: Bihurgailuen kontrola, Sare elektrikoaren analisia eta Energia biltegiratzeko sistemak.
Mondragon Unibertsitatea sare industrialarekin lotura handia duen unibertsitatea da, eta kasu errealetan oinarritutako ikaskuntza metodologia praktikoa aplikatzen du. Horregatik, mota honetako lehiaketek, enpresaren eta gizartearen beharrizanekin bat datozen lehiaketa izanik, Mondragon Unibertsitateko unibertsitate komunitatearen erronkei erantzuten diete.