Eneko Bidegain irakasleak “Lurraldea eta herria” liburua argitaratu du

Atzealdea

Eneko Bidegain irakasleak “Lurraldea eta herria” liburua argitaratu du

ARGITALPENA

Eneko Bidegain irakasleak “Lurraldea eta herria” liburua argitaratu du

Pamiela argitaletxeak kaleratu du saiakera Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren aditu tituluarekin batera.

2018·04·11

$titulo.getData()


Eneko Bidegain Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle eta ikertzaileak Lurraldea eta herria saiakera argitaratu du Pamiela argitaletxean.

 

Liburuak ditu 272 orri eta bertan Bidegainek aztertzen du lurraldearen batasunaren garrantzia herriaren identitate kolektiboan eta kulturan. Idazlearen arabera, boterearen galtzeak eta lurraldearen zatiketak eragin dute euskal kontzientziaren ahultzea, eta azken hamarkadetan areagotu egin da zatiketa administratiboaren eragina, herriaren batasunaren eta kohesioaren kaltetan.

 

Bidegainen iritziz,  Euskal Herria herri batua izatetik herri zatitua izatera pasatu da. Bere esanetan, egoera administratiboak sortu du egoera arriskutsua, izan euskaldunen arteko harremanetan, kulturan, kirolean, erreferentzietan, hedabideetan, azpiegituretan, ekonomian, irakaskuntzan eta zerbitzuetan. Egileak oinarri edo abiapuntu batzuk proposatzen ditu liburuan herria hobeki artikulatzeari begira.

 

Liburuaren aurkezpena egin zen Lapurdin, Sarako Idazleen Biltzarrean, pasa den apirilaren 2an. Hurrengo egunotan, hilaren 13an Donostian hasita, ekingo dio Bidegainek aurrez aurreko aurkezpenei.


Lurraldea eta herria da Bidegainek argitaratu duen hamargarren liburua eta kaleratu da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren aditu tituluaren laguntzarekin.