Euskal Herrian dira Kolonbiako Cauca departamentuan eskainitako prestakuntzan parte hartu duten 10 ordezkari

Atzealdea

Euskal Herrian dira Kolonbiako Cauca departamentuan eskainitako prestakuntzan parte hartu duten 10 ordezkari

Prestakuntza-bisita

Euskal Herrian dira Kolonbiako Cauca departamentuan eskainitako prestakuntzan parte hartu duten 10 ordezkari

Ikastaroan parte hartu dute 40 emakumek eta horietako 10 etorri dira bisitan.

2022·10·27

$titulo.getData()


Euskal Herrian daude bisitan Diplomado Formulación y gestión de proyectos económico-productivos desde la economía social, solidaria y feminista ikastaroa egiten ari diren 10 emakume.  Kolonbiako Universidad del Cauca-n eskaintzen ari den formazio horretan, 40 emakume ari dira parte hartzen. Diplomaren diseinuan, parte hartu dute Kolonbiako hurrengo erakundeek:  Corporación Ensayos para la Promoción de la Cultura Política  y Organizacion Politica, (GKE feminista Caucan), Instituto de Estudios Interculturales, Universidad Javeriana (Cali). Euskal Herriko antolatzaileak izan dira, bestalde, Hegoa-EHU Institutua eta Modragon Unibertsitateko LANKI Koopetibismoaren Ikertegia. Ikastaro horren diseinuaren aurre-fasea Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako campusean egin zen. 

 

Etorritako 10 emakumeak Euskal Herrian egongo dira urriaren 15etik 29ra. Ekintzailetza soziala sustatzeko izan dituzten sakontze saioetan, erabili dituzte KoopFabrika-ko metodologia. Gainera, hemen egongo diren bitartean, hainbat bisita egingo dituzte parte-hartzaileek, tartean, ezagutuko dituzte ekimen sozioproduktibo eraldatzailea, hezkuntza komunitarioa, kooperatibismoa, feminismoa, LGTBIQ+ eta elikadura burujabetza oinarri dituzten erakundeak.


Diplomado Formulación y gestión de proyectos económico-productivos desde la economía social, solidaria y feminista ikastaroaren bigarren faseak jarraituko du ikasturte osoan, alternantzian, Kolonbian eta Euskal Herrian.

Kolonbiako prestakuntzakoen bisita