Ezagutu ingeniaritza ikasteko beste modu bat
Ezagutu ingeniaritza ikasteko beste modu bat
Ezagutu ingeniaritza ikasteko beste modu bat
Atzerriko ikasleak Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza graduan (Green Manufacturing Engineering)
Ingeniaritzako gradu honek teknologia industrialei eta horietan inplikatutako materialei buruzko ezagutzak ematen ditu, alderdi sozial eta ingurumenekoak kontuan hartuta. Gainera, beste alderdi batzuk ere biltzen ditu, hala nola proiektuen plangintza eta kudeaketa.
Trukeko ikasleentzako eskaintza akademikoan gai hauek sartzen dira:
- Teknologia industrialak eta materialak, Environmental Process Optimisation: Casting eta Environmental Process Optimisation: Plastics and Composites irakasgaietan ikasten direnak.
- Ingurumeneko alderdiak Treatment Technology: Water and Air, Life Cycle Analysis (LCA) eta Material Efficient Use and Recycling irakasgaietan lantzen direnak.
- Proiektuen plangintza eta kudeaketa, Industrial Organization eta Project Management and Workshop irakasgaietan lantzen direnak.
10 asteko eskola-aldiaren ondoren, ikasleek 8 asteko proiektu batean parte hartzen dute. Epe horretan ikasleek produktu bat diseinatu, simulatu, fabrikatu eta baliozkotu behar dute, taldean lan eginez. Adibide gisa, aurreko urteetako ikasleek garatutako proiektuen adibide batzuk:
Skate arin eta erresistente bat, konposite plastikoan oinarritutako taula batekin fabrikatua, beira zuntzak, karbonokoak edota zuntz naturalak erabiliz, eskuzko ukipenez eta hutseko poltsa bidez, eta aluminiozko ardatz arin bat, apar galduzko galdaketaz eginda.
Ardatz ateragarriak dituen skate berri bat, snowboard gisa ere erabil daitekeena. Beraz, taulak asfaltoan zein elurretan ibiltzeko balio behar du. Oholak polimeroz (karbono zuntzak edota beira zuntzak) osatutako materialak erabiliz fabrikatu ziren, eskuzko ukipenez eta hutseko-poltsaren bidez, eta ardatz ateragarria, berriz, apar galduzko galdaketa bidez.
Surf-ohol berri bat, kartoizko nukleoarekin, poliestirenozko edo poliuretanozko aparrezkoa izan ordez, eta surf ohola garraiatzeko bizikleta euskarri bat. Gainera, diseinu berrien ingurumen inpaktua ebaluatu zen, eta egungo ereduekin alderatu. Surf ohol guztiek abaraska egiturako nukleoa zuten, eta beira zuntzezko azala, iraunkorrak, erresistenteak eta jasangarriak izateko; eta bizikleta euskarriak aluminioz egin ziren, iraunkorrak eta arinak izateko, ezaugarri horiek bete behar zituzten eta.
Seihileko bat gurekin ikasteaz gain, Gradu Bukaerako Lana garatzeko aukera ere badago (aldez aurretik eskatuta). Adibidez, Hogeschool VIVES-eko Wies Kimpe ikasleak "Energia berriztagarriak erabiltzen dituen konpresio molde baten diseinua eta fabrikazioa" izeneko proiektua garatu zuen. Proiektuaren oinarria Senegalgo Dionewar uharteko hondartzetan ozeanoak botatzen dituen plastikozko hondakinekin zer egin arazoari irtenbidea ematea zen. Proiektua Bergarako Ndank Ndank GKErekin elkarlanean gauzatu zen. EITBko Teknopolis saioko bideo honetan (21:08 minutuan), Wies bere proiektuaz mintzo da.
Egin klik irudian bideoa ikusteko
Donostia - San Sebastián
Ingeniaritza gradu hau Galarretako campusean ematen da, Donostia-tik gertu (10 km baino gutxiago). Donostia Gipuzkoako hiriburua da, eta Iberiar Penintsulako iparraldeko kostaldean dago. Hiriak izen bat eraiki du nazioartean, besteak beste, Donostiako Zinemaldiari eta gastronomia bikainari esker.