Euskalgintzako eta kulturgintzako eragileekin harreman hurbila duen masterra

Titulazio Ofiziala

Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ECTS

Urtebete edo bi urte

Campusa

Online

Plazak

30 plaza

Hizkuntza

Euskara edo gaztelera

Modalitatea

Online

{name=ID_Formulario_descarga, data=1634833, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

Euskalgintzako eta kulturgintzako eragileekin harreman hurbila duen masterra

Elkarlana eta ikerketa

Euskalgintzako eta kulturgintzako eragileekin harreman hurbila duen masterra

Irakasle talde zabalak hartzen du parte Euskal Kulturaren Eragiletza masterrean. Formazio askotako taldea izateaz aparte, kulturgintzan inplikatutako jendea da. Gainera, euskalgintzako eta kulturgintzako erakundeekin eta bestelako adituekin ari da lanean.

$titulo.getData()


Masterreko irakasle eta ikertzaileek ibilbide luzea dute beren ofizioan. Hezkuntzan, komunikazioan, kulturgintzan edo gizarte-gaietan irakasle eta ikertzaile gisa ari dira. Masterrean irakasten dutenarekin lotutako ikerketa-proiektu bat daramate, zeinak “euskal kulturgintzaren etorkizuneko gakoak” duen ardatz. Hor ikertzen dituzte euskal sustraiak belaunaldi berriei begira, herri-kulturaren erronkak eta euskal kulturaren lanketa hezkuntzan.

Ikerketa-proiektua eta masterra bera euskal kulturgintzako eta euskalgintzako hainbat eragile eta erakunderekin ari da lanean, dela hitzarmen bidez, dela bestelako harreman jarraikien bidez. Besteak beste, Udako Euskal Unibertsitatea, Eusko Ikaskuntza, Bertsozale Elkartea, Euskaltzaindia eta Nevadako unibertsitateko Center of Basque Studies edota Labayrurekin ari da.

Kolaborazio hori masterreko irakasle-taldean ere islatzen da, euskal kulturari buruzko hainbat ikertzaile eta irakasle erreferente datozelako eskolak ematera. Horrez gain, irakasle-talde finkoan dauden lankideak ere euskal kulturgintzako eragile dira, sortzaile gisa edo hainbat erakundetako kide gisa.


Unibertsitatea baino gehiago gara